Bus Stop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bus Stop
Bus Stop trailer screenshot 10.jpg
Filma
Jatorrizko izena Bus Stop
Urtea 1956
Generoa komedia dramatikoa
drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 91 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joshua Logan
Gidoigilea(k) William Inge
George Axelrod

Antzezlea(k)
Marilyn Monroe
Don Murray
Arthur O'Connell
Betty Field
Eileen Heckart
Hope Lange
Max Showalter






Ekoizpena
Ekoizlea Buddy Adler
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa William H. Reynolds
Bestelako lanak
Musikagilea Ken Darby
Argazki-zuzendaria Milton R. Krasner
Sariak
Kanpo loturak

Bus Stop (euskaraz Autobus Geralekua) 1956ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia filma bat da. 1955an William Inge antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko Bus Stop antzezlanean oinarritua dago. Marilyn Monroe, Don Murray, Arthur O'Connell, Betty Field eta Eileen Heckart aktoreek antzeztu zuten.

1957ko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Don Murray), nahiz eta azkenean urte hartako saria Anthony Quinn aktoreak Lust for Life ("Bizitzeko Griña") filmean Paul Gauguin frantziar margolariaren antzezpenarengatik irabazi izan zuen.

Bestalde, Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren (Marilyn Monroe) izendapenak ere jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Beauregard Decker (Don Murray) haurtzarotik bizia ateratzeko errodeoetan jardun duen eta neska kontuetan inongo eskarmenturik ez duen 21 urtetako cowboy mutil gazte bat da. Halako batean, abeslari eder bat (Marilyn Monroe) ezagutu eta hartaz seko maiteminduko da. Mutil gazteak errodeo munduan behar adina dirua irabazi, ezkodu eta familia bat sortu ondoren arrantxo batean azienda haziz erretiro lasaia hartzeko asmoa duen pentsamolde klasikoa duen gizasemea da, abeslaria berriz multilagun ugari eduki dituen eta nola edo hala Hollywoodeko izar izatea beste asmorik buruan ez duen izaera independientea duen emakumea da. Honela, bi izaera zeharo ezberdinak dituzten eta hasiera batez elkarren artean ezertxo ere elkarbanatzen ez dutela dirudien bikote honen artean gaizkiulertu eta egoera barregarri eta dramatiko ugari jazoko dira, baina era berean eta maiz jazotzen den gisa maitasunak bere lana egingo du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bus Stop Aldatu lotura Wikidatan