Edukira joan

Célestin Hakizimana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Célestin Hakizimana
administratzaile apostoliko

2018ko martxoaren 16a - 2021eko martxoaren 25a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cyangugu (en) Itzuli
2. elizbarrutiko apezpiku

2014ko azaroaren 26a -
Augustin Misago (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Gikongoro (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKigali1963ko abuztuaren 14a (60 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Célestin Hakizimana (Kigali, 1963ko abuztuaren 14a) ruandar elizgizon katolikoa da, 2015etik aurrera Gikongoroko apezpikua dena.

Célestin Hakizimana Kigalin jaio zen 1963ko abuztuaren 14an. Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegian ikasi zuen[1] eta 1991ko uztailaren 21ean apaiztu zen[2][3]. Teologian doktorea da[1].

1994ko Ruandako genozidioan, laguntza eskatu zioten guztiei ongi etorria ematen zien Kigaliko San Paulo elizan eta haiek babesteko ahal zuen guztia egiten zuen. Uztailaren 16ko gauean, Ruandako Fronte Abertzaleko soldaduek elizan ezkutatuta zeuden 2.000 tutsi baino gehiago salbatzeko operazio bat antolatu zuten. Genozidiotik bizirik atera zirenek hamar bat behi oparitu zizkioten, Ruandako tradizioaren arabera[4].

2014ko azaroaren 26an Frantzisko aita santuak Gikongoroko apezpiku izendatu zuen. 2015eko urtarrilaren 24an apezpiku ordenatu zuten Nyagisenyi estadioan[2][3]. Duc in Atlum leloa hautatu zuen[5][3].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Frantsesez) Singayintumwayimana, Révérien. «Saint-Père a nommé l’Abbé Célestin Hakizimana, Evêque de Gikongoro» Diocèse Catholique de Gikongoro 2014-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  2. a b c (Ingelesez) «Bishop Célestin Hakizimana» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  3. a b c (Frantsesez) «Mgr Célestin Hakizimana a répondu à nos questions» Conférence Episcopale du Rwanda 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  4. (Ingelesez) Mbonyinshuti, Jean d'Amour. «Bishop Hakizimana, the priest behind the survival of 2000 Tutsis at St. Paul» The New Times 2018-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  5. (Ingelesez) «Mgr Célestin Hakizimana was dedicated bishop» Catholic Diocese of Gikongoro 2015-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]