Cristóbal Halffter
Cristóbal Halffter | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Cristóbal Halffter Jiménez-Encina |
Jaiotza | Madril, 1930eko martxoaren 24a (89 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Madrid Royal Conservatory ![]() |
Hizkuntzak |
gaztelania ingelesa alemana |
Irakaslea(k) |
Conrado del Campo ![]() |
Ikaslea(k) |
Manuel Balboa ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) |
Madrid Royal Conservatory ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza |
Berlingo Arteen Akademia European Academy of Sciences and Arts ![]() San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Real Academia de Doctores de España ![]() Bavarian Academy of Fine Arts ![]() |
Genero artistikoa | opera |
IMDb | nm0355137 |
Cristóbal Halffter (Madril, Espainia, 1930eko martxoaren 24a) musikagilea eta orkestra zuzendaria da, Ernesto eta Rodolfo Halffterren iloba.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madrilen egin zituen ikasketak, hasieran Conrado del Camporekin eta geroago Alexander Tansmanekin. Manuel de Falla orkestraren zuzendari izan da (1955-1963), Madrilgo Kontserbatorioko konposizio katedraduna (1960) eta zuzendaria (1964-1966). Serialismoa eta ausazko musika landu ditu 1975az geroztik. Espainiako Musikako Sari Nazionala eman zioten 1953an, Espainiako Arte Ederretako Domina jaso zuen 1983an, eta San Fernandoko Akademiako kide izendatu zuten. 1994an Espainiar Musikaren Guerrero Fundazioaren saria eman zioten, eta 1995ean Konposizioaren Europako saria.
Musikagile emankorra izan da. Obra aipagarriak ditu, besteak beste: Antífona Pascual (1952), Misa ducal (1956), Gaudium et Spes-Beunza (1972), Elegía a la muerte de tres poetas españoles: Antonio Machado, Miguel Hernández y Federico García Lorca (1976); Officium defunctuorum (1979), Preludio Madrid 92 (1991), Don Quijote opera (2000), Adagio en forma de rondo para orquesta (2003), Lázaro opera (2007).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.