Campo de Borja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Campo de Borja
Borja5.jpg
Datu orokorrak
Azalera 690,5 km²
Geografia
Localització del Camp de Borja respecte l'Aragó.png
Koordenatuak 41° 49′ 00″ N, 1° 32′ 00″ W / 41.8167°N,1.5333°W / 41.8167; -1.5333Koordenatuak: 41° 49′ 00″ N, 1° 32′ 00″ W / 41.8167°N,1.5333°W / 41.8167; -1.5333
Herrialdea Espainia
Lurraldea Zaragozako probintzia

Campo de Borja eskualdea (aragoieraz: Campo de Borcha) Aragoiko Zaragozako probintzian dago (Espainian). Hiriburua Borja da.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campo de Borja lurraldean udalerri hauek daude: Agón, Ainzón, Alberite de San Juan, Albeta, Ambel, Bisimbre, Borja, Bulbuente, Bureta, Fréscano, Fuendejalón, Magallón, Maleján, Mallén, Novillas, Pozuelo de Aragón, Tabuenca eta Talamantes.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Nafarroarekin egiten du muda, mendebaldean Tarazona eta Moncayorekin, hegoaldean Aranda eta Valdejalónekin, eta ekialdean Ebroko Goi Ibaialdea eta Cinco Villasekin. Lurralde honetan Dehesa de Moncayo parke naturala dago.[2]

Lurraldeak eta biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografikoki, Aragoiko 33 lurraldetatik, Campo de Borja (15.517 biztanleekin) 15.a da. XX. mendean, batez ere bigarren erdialdean, populazio asko galdu egin zuen. Gaur egun joera mugatu egin da eta zenbait herritan, migrazioa dela eta, biztanle kopuruak handitu dira. Hori izan da, esaterako, Mallén eta Fuendejalón herrietan non, hurrenez hurren, populazioaren %32a eta %28a migratzaileak dira, batez ere Errumaniakoak, Bulgariakoak, Aljeriakoak eta Marokokoak.

Udala
Zabalera
(km²)
%
guztikoa
Biztanleak
(2010)
%
guztikoa
Garaiera
(metroak)
Pedaniak
Agón 18,52 2,68 166 1,07 312
Ainzón 40,46 5,84 1.269 8,18 429
Alberite de San Juan 11,23 1,62 101 0,65 375
Albeta 2,65 0,38 141 0,91 412
Ambel 61,31 8,86 305 1,97 575
Bisimbre 11,16 1,61 109 0,70 320
Borja 106,70 15,41 5.042 32,49 448 Santuario de Misericordia.
Bulbuente 25,52 3,25 248 1,60 520
Bureta 11,90 1,72 269 1,73 410
Fréscano 18,41 2,66 220 1,42 302
Fuendejalón 75,83 10,95 953 6,14 472
Magallón 78,60 11,35 1.205 7,77 419
Maleján 2,80 0,40 344 2,22 472
Mallén 37,42 5,41 3.704 23,87 293
Novillas 25,27 3,65 626 4,03 239
Pozuelo de Aragón 32,09 4,54 342 2,20 412
Tabuenca 85,49 12,35 412 2,66 778
Talamantes 46,90 6,78 61 0,39 924
Guztia 692,26 15.517
Borja eskualdearen hiriburua da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Campo de Borja Aldatu lotura Wikidatan