Edukira joan

Jose Bizente Etxagarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau olerkari donostiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxegarai».
Jose Bizente Etxagarai

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Vicente de Echagaray
JaiotzaDonostia1773ko uztailaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1855eko apirilaren 15a (81 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Lan nabarmenak

Literaturaren Zubitegia: 559
Jose Bizente Etxagarairen testu bat, Festara liburutik hartua, 1830. urtearen ingurukoa
Jose Bizente Etxagarairen testu bat, Festara liburutik hartua, 1830. urtearen ingurukoa

Jose Bizente Etxagarai (Donostia, Gipuzkoa, 1773ko uztailaren 1a - ib., 1855eko apirilaren 15a) euskal idazlea eta olerkaria. Ofizioz Donostiako Alhondegiko administrari izan zena, 1813 eta 1853 bitartean Donostiako ospakizun gehienetarako bertsoak eta letrak egin zituelako da ezaguna.

1813. urtea baino lehenago ere idatzi zituen bertsoak baina abuztuaren 31ko sutean, ingelesek Donostiari su eman ziotenean, erre ziren aurretik jarritako guztiak. Geroztik, ehun bertso sorta inguru idatzi zituen, euskaraz zein gazteleraz nahiz bi hizkuntzak nahastuz. Jose Manterolaren hitzetan euskaraz sortutako bertsoak balio handiagokoak dira gazteleraz idatzitakoak baino.

Umore oneko gizona omen zen, inauterietako konpartsetan, ikuskizunerako bertsoak osatzeaz gain, aktore bezala ere parte hartzen zuena.[1]

Jasotako lehen bertsoak, "Año de 1813 : sitio, asalto, saqueo e incendio de la plaza de San Sebastián por las tropas aliadas angloportuguesas" izenekoak, 1813ko abuztuaren 31ko sutea deskribatzen duten 24 kopla dira. Beste danak, berriz, bat edo beste izan ezik, eguberri, errege-egun, iñauteri ta gainerako festeetan kantatzeko antolatuak. Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zen haren lan asko, eta Auspoa bildumako 35-36. zenbakietan hainbat lantxo jaso ziren, Festara izenburuarekin.

Antonio Zavalak 1964garren urtean, Jose Bizente Etxagarayren bertso bilduma argitaratu zuen Auspoa sailean, Festara izenburupean. Bertan daude jasota haren 60 bertso sorta.[2]

Donostiako Plaza Berriko bertsoak (1817)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Plaza Berria berreraiki behar zela-eta, 1817ko irailaren 16an eta 17an jaiak edo ospakizunak antolatu ziren plazan bertan. Hauexek dira Donostiako plaza berriko metarrien hasiera bertsoak Bizente Etxagaraik kantatuz plazaratu zituen bertsoak:[2][3][4]

DONOSTIAKO PLAZA BERRIKO METARRIYEN ASIERARI

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1.

Egun konsolagarri

zorionekoa,

amaseigarreneko

Agorrillekoa:

neurritu dana Plaza

Donostiyakoa,

aztu bear dubena

len erretakoa.

2.

Atzo goiz beranbuban

Donostiko erriyan

ekusgarririk asko

zen Plaza Berriyan:

alkiyak ipiñirik

inguru guztiyan,

agintariyak zeuden

jarririk erdiyan.

3.

An ziren kabildo ta

Errege gizonak,

an ziren gure junta

obretako jaunak

etxegille nagusi

agintariyenak,

ezpata-dantzari ta

soñurik onenak.

4.

Edertasun andi bat

goizeko amaiketan

zegoan jendezkoa

leku guztiyetan:

Plazan eta kaleko

etxe berriyetan,

arri pilla, leyo zar,

pareta gañetan.

5.

Arri urdiñ biribil

lenbizikoetan

atzo sartu dirade

Plaza-kantoyetan

paper eta dirubak

frasko ederretan,

noizbait jakin dadiyen

ondorengoetan.

6.

Ekarriko dirade

bereala arriyak,

egiteko bertatik

pillare beriyak:

guztiz izango dira

sendo eta egokiyak,

orpoetan urdiñak,

gañean zuriyak.

7.

Gero asiko dira

egiten etxeak,

ogei ta bosteraño

posible ez obeak:

berdintasunarekin

banaita gabeak

artuko dituztenak

Plazan iru aldeak.

8.

ontzejuko etxeak

artuko du urrena

gure Plaza Berriko

alde laugarrena:

zimenduak sendoki

egiñik aurrena,

izango da herriko

lanik ederrena.

Zenbait bertso

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan irakur daitezke bertso hauek:[5]

  • Jardinzayen zortzicoa (1818)[6]
  • Donostiyan zapatari festa 1827garren urteco astelen iñauteri egüerdiyan (1827)
  • Donostiyac Erregue eta Erreguiñaren zorioneco etorrerari (1828)[7]
  • Donostiyan irugarren arzaigoquia urte 1828 garreneco igande iñauteri goizean (1828)[8]
  • Donostiaco gazteac langille maisuben festa igande iñauterian 1830garren urtean (1830)[9]
  • Zortzicoa (1845)[10]
  • Zortzicoa agorrillaren amarreco gabotsandean Erreguiñari bere ama andre eta aizpachoari cantatua (1845)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. de Echagaray, Jose Vicente (1964), Festara, Auspoa, 16-19. orrialdeak.
  2. a b Zavala, Antonio. FESTARA. Jose Vicente de Echagaray. (Berre bertso guztien bilduma). Auspoa.
  3. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  4. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 73 or. ISBN 978-847173-615-4..
  5. «Egilea:Jose Bizente Etxagarai — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  6. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 74 or. ISBN 978-847173-615-4..
  7. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 84 or. ISBN 978-847173-615-4..
  8. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 81 or. ISBN 978-847173-615-4..
  9. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 86 or. ISBN 978-847173-615-4..
  10. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 105 or. ISBN 978-847173-615-4..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Jose Bizente Etxagarai