Canis lupus occidentalis
Canis lupus occidentalis | |
---|---|
Pleistozeno Berantiar-gaur | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis lupus |
Azpiespeziea | Canis lupus occidentalis (Richardson, 1829)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Mackenzie haraneko otsoa edo Mackenzieko otsoa (Canis lupus occidentalis) tamaina handiko otso azpiespezie bat da.[1] Mackenzie ibaiko haranetan aurkitu zen, hortik datorkio izena. Artikotik Albertako iparralderaino hedatua dago.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorbaldetaraino 80-85 cm garai da eta arren pisua 45-65 kilo artekoa da (Errekorra 1939. urtean Alaskan ehizatutako ar batek erdietsi zuen, 79 kilo pisatzen zuena).
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otso hauek taldeetan ehizatzen dute eta bere harrapakinen artean bisontea, orein arrunta, elur-oreina, kanadar oreina eta idi musketaduna daude.
Mackenzieko otsoa Yellowstoneko parke nazionalean birsartua izan zen Amerikako lautadetako idien populazioak kontrolatzeko, Ipar Amerikako bobidorik ugariena eta hedatuena.
Jokaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talderik handienetan bizi den otsoetariko bat da, normalean 10-12 alez osaturiko taldeetan baina 32 otsoetakoa ere izan daitezkeenetan. 900-1.500 km² artean estali dezakete beraien talde handiek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)