Yellowstone Parke Nazionala

Koordenatuak: 44°35′47″N 110°32′50″W / 44.5964446°N 110.5471962°W / 44.5964446; -110.5471962
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Parke Nazionalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Yellowstone (argipena)».
Yellowstone Parke Nazionala
Gizateriaren Ondare
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Mendirik altuenaEagle Peak (en) Itzuli
MotaNational Park of the United States (en) Itzuli, turismo-atrakzioa, Biosfera erreserba eta Parke nazional
Azalera898.349 ha
EponimoaYellowstone (ibaia)
Geografia
Map
Koordenatuak44°35′47″N 110°32′50″W / 44.5964446°N 110.5471962°W / 44.5964446; -110.5471962
Honen parte daGreater Yellowstone Ecosystem (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Wyoming
Mendizaletasuna
EragileaProclamation 303 (en) Itzuli

Yellowstone Parke Nazionala Ameriketako Estatu Batuetan dagoen natura parkea da, nagusiki Wyomingen, baina baita Montanan eta Idahon ere, Mendi Harritsuen ingurunean. Izaera hori zuen munduko lehen eremua izan zen. Estatu Batuetako presidente Ulysses S. Grantek izendatu zuen 1872an.

Parkeko paisaian pinuak dira nagusi, hango lurrazalaren % 60 baitute estalita. Hartzak, otsoak, oreinak eta orein-altzeak ugariak dira parkean. Badira geiserrak eta fenomeno geotermalak ere. Gainera, parkearen azpialdean egun bizirik dauden bi supersumendietako bat dago. Hala ere, azken 600.000 urtean ez du erupziorik izan.

1988ko ekain eta irail artean parkeak sute kate suntsitzailea pairatu zuen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea, Yellowstone lautadan dago kokatuta. Lautada, 2400 m ingurura dago kokatuta eta mendi harritzuetako mendiez inguratuta dago. Punturik altuera Eagle Peak (3462 m) mendia da. Yellowstone lakua, parkeko lakurik handiema da. Gainera, iparamerikako altuerako lakurik handiena da. 2357m-ra dago, 101km ditu iparraldetik hegoaldera eta 87 km mendebaldetik ekialdera, eta 120m-ko sakonera du. Parkean, Ozeano Bare-ra eta Atlantiko-ra doazen zenbait ibai sortzen dira. Parkeko hegomendebaldeko ibaiek Pazifikoan amaitzen dute eta beste guztiek Mexikoko Golkoan.

Parkean, 4 metro baino gehiagoko altuera duten 290 urjauzi daude.Altuenak, Yellowstone ibaieko beheko urjauzia, 94 metroko altuera dauka. Hiru kanioi handi daude, baita ere.

Parkeak, munduko baso petrifikaturik handienetakoa dauka. Altzor geologiko hau oso arraroa da. Baso bat sumendi baten eurpzioarengatik errautzez estaltzen da eta egurra mineral bihurtzen da hau sortzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeko lehen gizaki aztarnak orain dela 11000 urte utzi zituzten. John Colter lurraldetik pasa zen lehen europearra izan zen. Jim Ridger-ek, 1856an egindako expedizio baten ostean, geiserrrak ikusi zituela esan zuen.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1871. urtean, Ferdinand V. Hayden lurraldea exploratu zuen. Berarekin batera, Thomas Moran margolaria eta Willen Henry Jackson argazkilaria eraman zituen. Beraien lanekin eta informe zehatz batekin Estatu Batuetako Kongresura joan zen. 1870 eta 1880ko hamarkadetan hango indioak parketik atera zituzten.

1872eko martxoaren 1ean, Estatu Batuetako presidenteak parkea eratzeko ituna sinatu zuen. Lehenengo urteetan parkearen kontrako mugimendua izan zen.

1877. urteko abuztuan, Nez Perceko 750 indiar parketik pasa ziren, 13 egunez, Estatu Batuetako armada atzetik jarraitu zietenean. Batzuek onak izan ziren turistekin, baina beste batzuk ez. Parkeko 9 turista harrapatu zituzten. Bi turista hil egin ziren eta beste batzuek zaurituak izan ziren.

Hurrengo urtean, Bannocks indiar talde batek parkera sartu zen.

Northern Pacific Railroad enpresak Livingston (Montana)-en tren estazioa egin zuen. 1880ko hamarkadan, iparraldeko sarrerarekin lotu zuen trenbidea. Horren ondorioz, 1872. urteko 300 turistak, 5000 bihurtu ziren 1883. urtean.

1879. urtean, fuerte bat eraiki egin zen indiarrak parkera ez sartzeko.

1915. urte inguruan, 1000 auto inguru sartzen ziren parkean.

1959. urtean, terremoto handia izan zen eta errepide batzuk suntzitu zituen. Gainera, geiser berriak sortu ziren. Gainera, lehen ura ateratzen zuten Geyser batzuek lokatza ateratzen hasi ziren.

1976. urtean, biosfera erreserba internazionala izendatua izan ostean, 1978ean, UNESCO-ko parte bilakatu zen.

1988. urtean sute handiak egon ziren, parkean.

1995tik 2003ra, parkea UNESCO-ko listan egon zen zenbait arazorengatik: gehiegizko turismoa, faunaren infekzioak.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Supersumendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yellowstone Kaldera, iparamerikako supersumendi handiena da. Sumatrako Toba lakuko kalderarekin bakarrik alderatu daiteke.

Parke-pean, 60 km-tako luzera eta 29 km-tako magma kaldera bat dagoela aurkitu da. Kaldera hau, orain dela 640.000 urte egon zen erupzioaren ostean sortu zen. 2,1 milioi urte pasa dira dakigun erupzio handienatik. Honek, Huckleberry Ridge Tuff arroka formazioa eta Island Park Kaldera eratu zituen.

Supersumendi honen erupzioak ikaragarriak izan dira eta klima aldaketak sortu zituztela uste dute adituek.

Geyserrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko geyserrik boteretsuena parkean dago eta Giant Geyser (Geyser Erraldoia) deitzen da.

2003. urtean, Norris Geyser Basin-en aldaketa batzuen ondorioz, bide batzuk sarratu egin behar izan zituzten. Fumarola berriak sortu ziren eta Geyser batzuen uren tenperatura igo egin zen. Leku berberean, 2004eko martxoaren 10ean, bost bisonte hilik aurkitu zituzten. Gas toxikoak jota hil ziren.

2004 eta 2006 urteen artean, Mallard Lake Dome eta Sour Creek Dome-eko lurrak 5cm inguru igo ziren urtero. Honek, prentsa suspertu zuen eta dokumentalak eta berri asko idatsi ziren. Adituek jendearen segurtasuna bermatu behar izan zuten.

Lurrikarak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milaka izaten ditu urtero, baina oso txikiak izaten dira gehienak. Ezagunena 1959. urtekoa izan zen. Honek, 28 pertsona hil egin zituen.

1985. urtean, 3000 lurrikara inguru egon ziren hiru hilabeteren buruan.

2007. urtean ere, 16 lurrikara txiki egon ziren udaberriko zenbait egunetan. Handiena, 2,7 gradukoa izan zen. Hurrengo urteko abenduko lau egunetan, 250 baino lurrikara gehiago egon ziren, Yellowstone-ko lakupean. Handiena, 3,9 gradukoa izan zen. 2010ko urtarrilean berriz, 250 lurrikara baino gehiago izan ziren 2 egunetan.

2014ko martxoaren 30ean, 4,8 graduko lurrikara izan zen, goizean goiz, parke erdian.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yellowstoneko Parkea, Yellowstone Handiko Ekosistemaren erdigunea da. Honek, 81000 kilometro kuadroko inguru ditu eta Teton Handia Parke Nazionala, Baso Nazionalak .

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisonteak, Yellowstonen irudia dira. Adituek, 30 eta 60 milioi bisonte zeudela antzinean, uste dute. Yellowstonen, azkenetarikoak geratu ziren XX. mende hasieran. 1902. urtean, 50 baino gitxiago geratzen zirela aurkitu zuten parkean, baina 2003. urtean, 4000 inguru zeuden. Bi urte geroago, 4900 zeudela aurkitu zituzten. Negu gorri baten ondoren, eta bruzelosis izan ostean, 2008. urtean, 3000 zeuden.

1914. urtean, altzea babesteko asmoarekin otsoak ehisatu zituzten. Hau, 1935. urtera arte gertatu zen. Otsoak parketik desagertu ziren eta koioteak etorri ziren. 1990 hamarkadan, otsoak kanadatik ekarri zituzten berriz, Yellowstone-ra. 2005. urtean, 13 talde zeuden, guztira 118 otsoekin. Aurkitu eta aztertu ziren ia otso guztiak, 1995-1996 urteetan kanadatik ekarritako 66 otsoen familiakoak dira.

Hartz beltzak ere, parkean bizi dira. Parke iparraldean eta hegomendebaldean ikusten dira maiz. 1960tik aurrera janaria ematea debekatuta dago.

Gainera, Grizzly hartzak ere parkean bizi dira. 2017. urtean, 150 hartz Grizzly bizi ziren parkean eta 700 inguru Yellostone Handiko Ekosistema eremuan. 1975. urtean, hartz hau babesteko erabakia hartu zen, baina 2007. urtean, babesa kendu zitzaion. Epaile batek babesa eman zion berriro 2009. urtean. Hala ere, babesa berriz kendu zitzaion 2017ean. Hurrengo urteko irailean, berriz, babestua izan zen epaile baten aginduz. Hala ere, ehisa debekatua dago parkean.

18 espezie arrain bizi dira parkean. 7 espezie narrazti ere bizi dira, suge espezie asko eta dordoka barne.

311 egazti espezie desberdin aurkitu dira parkean. Hoietatik erdiak bertan bizitzen da. 1999. urtean, arrano buruzuriko 26 bikote aurkitu ziren. Gainera, belatz handiak, arrano arrantzaleak, aliota handiak eta beste batzuk aipagarriak dira.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1700 espezie inguru bertakoak dira eta bertakoak ez diren beste 170 gehiago bizi dira . Pinus Contorta ezpezieko pinudiak basoen ehuneko 80a osatzen dute. Yellowstone Sand Verbena, bertan bakarrik bizi den loredun landarea da. Espezie honetako 8000 landare daudela uste da eta Yellostone lakuko ertzeetako soru areetsuetan bizi da.

Yellowstoneko geyser eta ur beroetan bakteria multzo ikaragarriak batzen dira. Hauek, lurreko bizidun antzinenetakoak dira. Hasieran sulfuroengatik bakarrik bizi zutela uste zen, baina 2005ean, Koloradoko Booulder Unibertsitateko ikertzaileek idea hori baztertu zuten.

2016. urtean, Upsalako Unibertsitateko ikertzaileek iragarpen harrigarria egin zuten. Hadesarchaea bacteria aurkitu zuten Yellowstonen. Honek, karbono monoxidoa eta ura, karbono dioxido eta hidrogenoan transformatzen dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]