Carabus violaceus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carabus violaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaCarabini
GeneroaCarabus
Espeziea Carabus violaceus
Linnaeus, 1758

Carabus violaceus kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europatik Japoniaraino hedatzen da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore more iluna du, horregatik "lurreko kakalardo morea" ezizena ematen zaio[3]. Ez da batere deigarria, elitroen ertzak eta pronotoak distira more biziagoa dute. 20-30 mm artean neurtzen du[4], baina 37 mm-ko alerik ere ikusi da. Helduek fusionaturik dituzte elitroak eta horregatik ezin dute hegan egin[5].

Beldarra handiagoa da heldua baino.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso, parke eta lorategietan bizi da. Egunez orbelaren edo harrien azpian gordeta egoten da eta gauez ateratzen da ehizara[4]. Azkar mugitzen da alde batetik bestera. Bareak janez elikatzen denez nekazaritzarako intsektu onuragarria da. Bareak mukia jariatuz babesten dira Carabus violaceus kakalardoaren aurrean. Barraskiloak, zizareak eta gurgurioak ere ehizatzen ditu[4].

Ikusi da akaro batzuk kakalardoaren burura igo eta distantzia luzeak egiten dituztela toki hobearen bila. Fenomeno horri foresia esaten zaio eta komentsalismo mota bat da.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamorfosi osoa egiten du, arrautza, beldarra, pupa eta heldua. Beldarrak ere haragijaleak dira eta 10 hilabeteko garapena dute. Ondoren lurrean pupa osatzen dute eta udazkenean ateratzen dira helduak, baina hibernatu egiten dute eta udaberrirako ez dira aktiboak izaten[5]. Helduak hainbat urtez bizi daitezke[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Carabus violaceus» tubiologia.forosactivos.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. (Ingelesez) Smith, Laura. «Carabidae - ground beetles 2 | www.bumblebee.org» www.bumblebee.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  4. a b c d (Ingelesez) «Carabus violaceus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  5. a b «Cárabo violáceo | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]