Carl Friedrich Zelter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carl Friedrich Zelter
Carl-Friedrich-Zelter.jpeg
Bizitza
Jaiotza Berlin1758ko abenduaren 11
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1832ko maiatzaren 15a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Julie Pappritz  (1796 -
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Carl Friedrich Christian Fasch
Ikaslea(k) Giacomo Meyerbeer
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, musikaria, musika-irakaslea eta orkestra zuzendaria
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Genero artistikoa musika klasikoa

Carl Friedrich Zelter (Berlin, 1758ko abenduaren 11 - ibidem, 1832ko maiatzaren 15a) alemaniar musikagilea izan zen. Igeltsero-lanetan aritu zen aitarekin, baina gero Musika ikasketak egin zituen K.F. Faschekin, eta haren ondorengo izan zen zuzendari-lanetan, Singakademie edo Errege Kantu Akademian (1800). Prusiako Arte Ederretako Akademiako irakasle izan zen, eta 1809. urtean lieda lantzea helburu zuen Liedertafel koru-elkartea sortu zuen. Berlingo Udal Liburutegia antolatu zuen, eta J.S. Bachentzat leku berezia sortu zuen, haren lanak berpizteko. Goetheren adiskidea izan zen, eta ikasle izan zituen Mendelssohn eta Meyerbeer, besteak beste. Liedak, koruak, kantata batzuk, Igokundea (1807) oratorioa, requiem bat, Te Deum bat, eta biola eta orkestrarako kontzertu bat idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]