Giacomo Meyerbeer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Meyerbeer, 11 urte zituela

Giacomo Meyerbeer (jaiotza-izena: Jakob Liebmann Beer; Rüdersdorf, 1791 - Paris, 1864) alemaniar musikagilea izan zen. Italian egonaldi bat egin ondoren (1817-1824), Rossiniren kutsua zuten sei opera idatzi zituen; horietan arrakastatsuena Il crociato in Egitto (1824) izan zen. Geroago Parisen frantses opera erromantikoaren bultzatzaile izan zen. Opera-mota honek Erdi Aroko eta naturaz gaindiko gaietarako zaletasuna eta ikusgarritasuna zituen ezaugarri nagusiak; melodrama historikoa, alegia. Eugène Scribek egin zion opera batzuen libretoa. Frantses operak egin zituen: Robert le Diable (1831), Les Huguenots (1836) eta Le Prophète (1849). 1842an Berlina itzuli zen, Frederiko-Gillermo IV.ak deituta, musikako zuzendari orokorra izateko. Garai hartakoa da Ein Feldlager in Schlesien (1844, Kanpamendua Silesian) alemaniar opera. 1863an Parisa itzuli zen L´Africaine (1838-1865) operaren prestamenak zaintzeko, baina gaixotu eta han hil zen. Kantatak, oratorioak eta orkestrarako doinuak eta lanak ere idatzi zituen. Esan ohi da Meyerbeerrek alemaniarra duela harmonia, italiarra doinua eta erritmoa frantsesa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giacomo Meyerbeer Aldatu lotura Wikidatan