Carl Panzram

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carl Panzram
Carl Panzram.jpg
Bizitza
Jaiotza Polk konderria (Minnesota)1891ko ekainaren 28a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza United States Penitentiary, Leavenworth1930eko irailaren 5a (39 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra (urkatzea)
Lanbidea
Lanbidea kriminala, spree killerra eta serieko hiltzailea
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa

Carl Panzram (1891ko ekainaren 28a1930eko irailaren 5a) AEBko serie-hiltzaile ospetsua izan zen. Atxilotuta, Kansasko Leavenworthen, urkamendian hilarazi zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Panzram 1891ko uztailaren 28an jaio zen, Polk konderrian jaio zen, Minnesotan. Etorkin prusiarren familikoa, familiako landaetxean hazi zen. Oso ezaguna egin zen laster bere alkoholzaletasunagatik eta, ondorioz, autoritateekin izan zituen arazoengatik. Lapurketa txikien protagonista, hamalau urtekin etxetik alde egin zuen, haren esanetan, kaleko jendearen talde batek bortxatu ondoren. Estatuen arabera izengoiti desberdinak erabili zituen: "Carl Baldwin" Oregonen; "Jeff Davis" Idahon eta Montanan; "Jefferson Davis" Kalifornian eta Montanan; "Jeff Rhodes" Montanan; "Jack Allen" eta "Jefferson Baldwin" Oregonen; "John King" eta "John O'Leary of Nevada" New Yorken. Ofizialki 31 pertsona hil zituen.

Krudelkeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panzramen krimenak erakusten zuen krudelkeriagatik izan ziren ezagunak: biktmak, emakumeak zein gizonak, sexualki bortxatzen zituen. Antza, ohitura horrek ez zuen jarrera homosexuala erakusten, biktimak umilatzeko asmoa baizik.[1]

Panzram zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas E. Gaddis Panzrami buruzko liburua argitaratu zuen 1970an, "Panzram: a journal of murder". 1996an "Killer: A journal of murder" izenburupean liburua zinemara eramana izan zen. Panzramiren papera James Woodsek egin zuen; filme berean Robert Sean Leonardek hartu zuen parte. 2012an John Borowskik hiltzaile honi buruzko dokumentala egin zuen: Carl Panzram: The Spirit of Hatred and Vengeance.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]