Carlos Kleiber

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Kleiber
Carlos Kleiber.jpg
Bizitza
Izen osoa Karl Ludwig Bonifacius Kleiber
Jaiotza Berlin1930eko uztailaren 3
Herrialdea  Alemania
Heriotza Konjšica2004ko uztailaren 13 (74 urte)
Hobiratze lekua Konjšica
Familia
Aita Erich Kleiber
Ezkontidea(k) Stanislava Brezovar
Hezkuntza
Heziketa ETH Zurich
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria
Jasotako sariak
Kidetza Bavarian Academy of Fine Arts
Genero artistikoa musika klasikoa
IMDb nm0458589

Carlos Kleiber (Berlin, 1930eko uztailaren 3a- Konjšica, 2004ko uztailaren 13a) austriar orkestra-zuzendaria, jatorriz alemaniarra. Erich Kleiber austriar orkestra-zuzendariaren semea da. 1935ean, Carlosen aitak Argentinara emigratu zuen. Hori dela medio, Carlosek Buenos Airesko Colón antzokian egin zituen musika-ikasketak. Europara itzuli zenean, kimika ikasi zuen, baina berehala utzi zuen bide hura, eta musikari ekin zion buru-belarri. 1952an, Municheko Gärtnerplatzeko errepikatzaile izan zen, eta, 1954an, orkestra-zuzendaria, Potsdamen. Horretaz gainera, musika-zuzendari izan zen Europako hainbat operatan: Rhineko Alemaniar Operan (Düsseldorf-Duisburg, 1956-1964), Zuricheko Operan (1964-1966), Stuttgartekoan (1966-1972). Stuttgarteko Operan, lan handia egin zuen, eta zorroztasun handiz zuzendu zituen egile germaniarrak (Weber, Wagner, Berg), frantsesak (Bizet) eta italiarrak (Verdi, Puccini). 1974tik 1976ra Bayreutheko Jaialdira gonbidatu zuten, eta baita Pragako Udaberriko Jaialdira ere, 1974az geroztik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]