Carolina Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carolina Iglesias
Bizitza
JaiotzaOleiros1993ko abuztuaren 8a (30 urte)
Herrialdea Galizia
Lehen hizkuntzagaliziera
gaztelania
ingelesa
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, gidoilaria eta youtuberra
Jasotako sariak

IMDB: nm9713356 Twitter: percebesygrelos Instagram: percebesygrelos LinkedIn: iglesiascarolina Youtube: UCH4Uotf_5qcZB1gF0ZpR5kw Edit the value on Wikidata

Carolina Iglesias Mosquera, sare sozialetan ezaguna Percebes y Grelos izenez[1] (Oleiros, Coruña, 1993ko abuztuaren 8a) coruñar umoregilea, gidoilaria eta youtuberra da.[2][3][4] 2021ean, Marcela eta Elisa sariaz aintzatetsi zuten LGTBI+ eskubideen alde egindako lanagatik, eta sari hori jaso duen pertsonarik gazteena izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilera joan zen bakarrizketetan jardutera eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM) Hizkuntza eta literatura espainiarra ikastera, eta hantxe lizentziatu zen 2015. urtean. Unibertsitateko ikasketekin batera, gidoilari gisa trebatu da Septima Ars Zinema eta Telebista Eskolan (2015/2016), Komediako Goi Eskolan (EOC), Jamming antzerki-konpainian eta Factoría del Guionen.[5]

Iglesias, Paramount Comedyko ‘Open Mike’ programarako bakarrizketa bat grabatu duen komiko gazteena izan zen 2012an, 18 urte zituenean. Madrilgo hainbat lokaletan egin du lan, besteak beste, Galileo Galilei aretoan, Mugarik gabeko Haurtzaroaren aldeko Komikoen I. Gala Solidariorako.[5] 2014. urtean, Iglesiasek Vloggers Now! 3 liburuan sartu zen “Amor de mierda” kontakizuna argitaratu zuen. Berta Collado protagonista zuen Sólo pienso en ti film laburra zuzendu eta idatzi zuen, Notodofilmfest-en bere kategorian gehien ikusi zena. Jorge López Aniaren Prólogo a una primera cita/ Lehen hitzorduaren atarikoa film laburraren protagonista izan zen.[5]

2017an Yu: no te pierdas nada aurkezten hasi zen: Los 40 irratiko programa garrantzitsuenetako bat, eta Zapeando, Lo siguiente (Raquel Sánchez Silvak aurkeztutako Televisión Españolako saioa), Operación Triunfo, Hora yutuber edo Youtubers Live saioetan lan egin du.[6][7] Hogei urteko gazteen nostalgiari buruzko antzerki ikuskizun bat ere egin zuen La Prensa Jauregian: 'Que vuelva Fotolog' eta Youtuber Esty Quesada (Soy una pringada).[3][4]

2019ko irailaren 18an, Mahouk babestutako saio bat argitaratzen hasi zen YouTube #UnaCañaCon kanalean, artistei elkarrizketa egiteko.[8] Urte horretan bertan, Iglesias izan zen XVII. Mestre Mateo Sarien gidaria, Camila Bossa, David Amor, Xúlio Abonjo eta Fernando Epelderekin batera.[9]

2020ko maiatzaz geroztik, Estirando el chicle aurkezten du, Victoria Martinekin (Living Postureo) batera sortutako postcast-a. Beren etxetik grabatzen hasi zen arren, Podium Podcast-ek bigarren denboraldian fitxatu zuen.[10] Kaleratu zenetik, COVID 19 pandemiak eragindako konfinamendu hertsian (martxotik maiatzera), Espainian gehien entzundako pódcast independenteetako bat izan zen.[11][12] 2020an, halaber, bi komikiri buruzko Validas izeneko webserie bat estreinatu zuen YouTuben, Victoria Martínekin batera. Istorio horretan une txarra pasatzen ari ziren bi komediantek, bikote izatea erabaki zuten, arrakasta soziala lortzeko. Iglesias eta Martinek idatzi eta protagonista ere izan ziren.[13][14]

2021ean, Iglesias Radio Nacional de Españaren Tarde lo que tarde saioan parte hartzen hasi zen, asteroko komedia-sail batean, Henar Álvarezekin batera.[15]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egitaraua Kanala Oharrak
2017 - 2018 El chat de OT La 1 Aurkezlea
2018 Lo siguiente La 1 Laguntzailea
Ilustres ignorantes Movistar+ Gonbidatua[16]
2019 Zapeando laSexta Laguntzailea
Problemas del primer mundo Flooxer Laguntzailea
Roast Battle Comedy Central Bakarrizketa
2020 Roast a España Comedy Central Bakarrizketa
2022 LOL: Si te ríes te pierdes Prime Video Aurkezlea
2023 Días de tele La 1 Aurkezlea

Serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Seriea Kanala Pertsonaia Oharrak
2019 Antes de perder Playz Yeniffer Atal 1
Paquita Salas Netflix Belénen laguna Atal 1
Dating Stories Badoo Irene Atal 1
2020 Válidas YouTube Carolina 5 atal
2021 La reina del pueblo Flooxer mezuko neska Atal 1
Luimelia Atresplayer Premium Carolina Atal 1

Podcast[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saioa Kanala Oharrak
2020 - Estirando el chicle Podium Podcast Aurkezlekidea
2022 - El Carolate Spotify Aurkezlea

Sare sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 - Carolinak aurkezle egin du galan: #NoLoSabesTodoSobreTikTok TikTok-en

Argitaratutako lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an, Monelos BHIko (Coruña) V. Xurxo Lobato Lehiaketako hirugarren argazki-saria lortu zuen. [18]
  • 2021ean Coruñako Askatasun Afektibo Sexualaren aldeko Elkarteak (ALAS) Marcela eta Elisa saria eman zion Iglesiasi, eta saria jaso zuen pertsonarik gazteena izan zen. Sari hori urtero ematen zaio LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duen pertsona edo erakunde bati.[19][20]
  • 2021eko urrian, Iglesias eta Victoria Martínen Estirando el chicle lana, Podium Podcast-en emana, pódcast Onenaren Ondas saria edo emisio digitaleko programa jaso zuen. Aitorpen hori ex aequo eman zitzaion Radio Primavera Soundeko Deforme semanal ideal total podcast-ari, Lucía Lijtmaer eta Isa Calderón-ek zuzendu, ekoitzi eta gidatua.[21]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Carolina Iglesias: «Si supiese que me llamarían Percebes le habría dado una vuelta al nombre»» La Voz de Galicia 2020-09-06.
  2. Sanmartín, Xabier. «Carolina Iglesias, sonrisas y redes» www.elcorreogallego.es.
  3. a b País, Ediciones El. (2018-03-16). «Percebes y Grelos: "Lo mío es cultura pop y feminismo, mi canal de YouTube no va a ser viral en la vida"» Verne.
  4. a b Barandela, Marta. (2018-06-23). «"Soy cómica, mujer, joven y youtuber: nadie me va a tratar en serio de primeras"» ElDiario.es.
  5. a b c «Carolina» También te digo 2014-10-13.
  6. Mingo, Por Alicia. (2018-11-06). «De Percebes y Grelos a Carolina Iglesias, charlamos con la colaboradora de 'El Chat' de 'OT 2018' y 'Lo Siguiente'» Diez Minutos.
  7. «Así es Carolina Iglesias, alias 'Percebes y Grelos', la copresentadora de 'Yu no te pierdas nada'» El Español 2019-09-02.
  8. Lista de episodios de #UnaCañaCon. .
  9. MUNDIARIO. «La sombra de la ley engrandece a la productora coruñesa Vaca Films, de Emma Lustres» MUNDIARIO.
  10. Estirando el chicle en Podium Podcast
  11. Toast. (2021-04-12). «'Estirando el chicle', el Podcast que no te puedes perder» Hay una lesbiana en mi sopa.
  12. «Carolina Iglesias y Victoria Martín: las cómicas milenial, feministas y LGTBQ que triunfan con su podcast y en Youtube» theobjective.com.
  13. Carolina Iglesias, monólogos y acción. .
  14. País, Ediciones El. (2020-04-07). «'Válidas', una webserie de humor sobre ser mujer y cómica en España» Verne.
  15. «Tarde lo que tarde - Poca broma con Sonia y Selena - 21/01/21» RTVE.es 2021-01-21.
  16. Ilustres Ignorantes: Millennials. .
  17. (Gaztelaniaz) «El amor, qué movida | WorldCat.org» www.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  18. Carolina Iglesias.. (2009-04-15). Transición. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  19. (Gaztelaniaz) Redacción. (2021-05-03). «La cómica Carolina Iglesias, ‘Percebes y grelos’, recibe el premio Marcela y Elisa 2021» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  20. (Gaztelaniaz) «La youtuber coruñesa Carolina Iglesias, galardonada con el Premio Marcela y Elisa 2021» Quincemil (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  21. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2021-10-20). «Consulta todos los premiados de los Premios Ondas 2021» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]