Carrouselgo Garaipen Arkua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carrouselgo Garaipen Arkua
Paris - Jardin des Tuileries - Arc de Triomphe du Carrousel - PA00085992 - 003.jpg
Carrouselgo Garaipen Arkuaren irudi orokorra.
Carrouselgo Garaipen Arkua hemen kokatua: Paris
Carrouselgo Garaipen Arkua
Carrouselgo Garaipen Arkua
Carrouselgo Garaipen Arkua (Paris)
Kokapena
Herrialdea  Frantzia
Herria Paris
Helbidea Parisko 1. barrutia, Carrousel plazan Louvre museoa eta Tuileries lorategien artean kokatzen da.
Koordenatuak 48° 51′ 43″ N, 2° 19′ 58″ E / 48.861944°N,2.332778°E / 48.861944; 2.332778Koordenatuak: 48° 51′ 43″ N, 2° 19′ 58″ E / 48.861944°N,2.332778°E / 48.861944; 2.332778
Arkitektura
Garaia 1807-1808 bitartean eraikia

Carrouselgo Garaipen Arkua (frantsesez Arc de triomphe du Carrousel) Frantziako Paris hiriburuko 1. barrutian dagoen garaipen arku bat da. Carrousel plazan Louvre museoa eta Tuileries lorategien artean kokatzen da. 1807-1808 bitartean Napoleon Bonaparteren aginduz P.F.L. Fontaine eta Charles Percier arkitektoek eraiki zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak 19 metrotako altuera, 23 metrotako zabalera eta 7,3 metrotako lodiera dauka. Erdiko arkuaren altuera 6,4 metrotakoa da eta alboan dituen txikiena 2,7 metrotakoa.

Eraikinean zortzi arku korintiar daude, bakoitzak soldadu bat du gainean. Monumentuaren gainean dagoen koadriga Veneziako San Marko basilikaren ate nagusian dagoen koadrigaren kopia da.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Place du Carrousel, 75001
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svgParis m 7 jms.svg Palais Royal – Musée du Louvre
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svg Tuileries
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carrouselgo Garaipen Arkua Aldatu lotura Wikidatan