Sirimavo Bandaranaike

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sirimavo Bandaranaike

Sirimavo Bandaranaike (Rapnapura, 1916ko apirilaren 17a - Kolonbo, 2000ko urriaren 10a) Sri Lankako politikaria izan zen.

Bere senarra, Solomon Bandaranaike hil ondoren, haren lekua hartu zuen Sri Lanka alderdiaren lehendakaritzan, eta hilabete batzuetara orduko Zeilango Lehen Ministro karguan (1960-1965). 1970eko maiatzeko hauteskundeetan irabazi ondoren, kargua berreskuratu zuen. Zeilan Sri Lankako errepublika bilakatu zenean, berak jarraitu zuen Lehen Ministro karguan. 1977ko uztaileko hauteskundeak galdu ondoren, kargua utzi egin behar izan zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]