Chantal Maillard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chantal Maillard
Bizitza
Jaiotza Brusela, 1951 (68/69 urte)
Herrialdea  Belgika
 Espainia
Hezkuntza
Heziketa Banaras Hindu University (en) Itzuli
Malagako unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, unibertsitateko irakaslea, poeta, idazlea eta itzultzailea
Lantokia(k) Málaga
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza
filosofia
artea
chantalmaillard.com

Chantal Maillard (Brusela, 1951) Belgikan jaio eta Andaluzian bizi den poeta eta filosofoa da. Gaztelaniaz idatzi ditu argitaratu dituen ia berrogei liburuak.

Poesia Sari Nazionala jaso zuen (2004) eta Kritikaren Saria (2007).[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chantal Maillard Bruselan (Belgika) jaio zen 1951. urtean. Málagan bizi da 1963tik. 1969an Belgikako naziotasunari uko egin eta Espainiakoa hartu zuen.

1987ko udazkenean Filosofian doktoratu ondoren, Indiara joan zen lehen aldiz, Kanpo Ministerioaren beka batekin; Indiako Filosofia eta Erlijioetan espezializatu zen Banaras Hindu Universityn (Benares). Herrialde honetako kulturari eskainitako denbora Indian bildumako idatzi ugarietan islatzen da (egunkariak, saiakerak, poesia eta kritika) (Pre-Textos, 2014).

Estetikako eta Arteen Teoriako irakasle titularra izan da Malagako Unibertsitatean, eta Filosofia eta Estetika Konparatuetako ikasketen bultzatzailea. 2000. urtean bere irakaskuntza bizitza eten egin zen gaixotasun larri baten ondorioz. Ordutik aurrera, denboraldiak pasatzen ditu Bartzelonan, eta idazten aritzen da bete-betean.[2][3]

Minaren poeta dela esan izan dute hari buruz. Eta, onartua duenez, dolu betean zegoela iritsi zen, adibidez, isiltasunaren mugaraino 2007an argitaratutako Hilos poema bilduman (Hariak). Dolua, hasteko, heste lodiko minbizi baten ondorioz osasuna galdu zuelako eta idaztea duen arren egiteko bakar, minez egin behar hori ere, aitortu izan duenez, gehienez ere bi ordu eman ditzakeelako jarraian eserita oinazerik gabe. Eta dolua, halaber, bi semeetako batek bere buruaz beste egitea erabaki zuelako.[1]

Olerki liburu, saiakera eta prosazko obra ugariren egilea da. 2004an, Espainiako Poesia Sari Nazionala eman zioten Matar a Platón lanarengatik, eta 2007an, gaztelaniazko poesiaren Kritikaren Saria eta Andaluziako Kritikaren Saria, Hilos lanarengatik.[4]
1998tik, filosofia, estetika eta ekialdeko pentsamenduaren kritikekin kolaboratu du Espainiako prentsaren egunkari nagusien kultur gehigarrietan, ABC eta El País egunkarietan. Henri Michaux idazle frantsesa itzuli eta editatu du, eta Indiako pentsamendua zabaldu, hainbat argitalpenen bidez.[5]

Bere obra entseatzaile eta poetikoaren arteko trasbaseak anitzak dira. Bere gai nagusietako bat, prozesu mentalen behaketa da, bere entsegu produkzioan eta bere lehen egunkarietako prosan oso goiz agertu eta Filosofia egun kritikoetan, hurrengo koadernoetan finkatzen dena — Diarios indios, Husos. Nota al margen, Belgika eta La mujer de pie — hizkuntzaren mugak aztertu arte Hilos liburuko poemetan.

Bere hainbat lan taularatu ditu eta diziplina arteko proiektuetan esku hartu du, bai arte plastikoetan, bai eszena-, zinema- eta musika-esparruetan.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Medea. Barcelona. Tusquets, 2020.[1]
  • Cual menguando. Barcelona: Tusquets, 2018.[8]
  • Matar a Platón. Barcelona: Tusquets, 2004. Poesia Sari Nazionala 2004.
    • [do]: Platon töten, trad. Elisabeth Seifer de Matar a Platón, Zúrich, Teamart, 2006.
    • [ne]:Plato doden, trad. Bart Vonck de Matar a Platón, Leuven (Belgique), P, 2006.
    • [it]:Amazzare Platone, trad. Gabriele Blundo de Matar a Platón, Rome, Elliot, 2013.
    • [braille]: ONCE* n eskuragai
  • Hilos, 2007. Kritikaren Sari Nazionala 2007 eta Andaluziako Kritika Saria 2008.[9]
    • [ne]:Draden gevold door Wat, trad. Bart Vonck de Hilos, Leuven (Belgique), P, 2014.
    • [fr]:Fils, trad. Pierre-Yves Soucy, Le Cormier, 2016.
    • [braille]: ONCEn eskuragai
  • La herida en la lengua. Barcelona: Tusquets 2015.[10]
    • [braille]: ONCEn eskuragai
  • Hainuwele y otros poemas. Barcelona: Tusquets, 2009
    • [braille]: ONCEn eskuragai
  • En un principio era el hambre. Antología esencial. Madrid-México: Fondo de Cultura Económica 2015.[11]
  • Cual. DVD. "Hilos" poema liburuaren irakurketa eta egileak interpretatutako film labur bat biltzen ditu. Málaga. Centro de la Generación del 27, 2009.
  • La tierra prometida. Barcelona: Milrazones, 2009
  • Lógica borrosa. Málaga: Miguel Gómez Ediciones, 2002.
  • Conjuros. Madrid: Huerga y Fierro. Editores, S.L., 2001.
  • Poemas a mi muerte. Madrid: La Palma, 1993. Ciudad de Santa Cruz de la Palma Saria1993
  • Hainuwele. Córdoba: Ayuntamiento de Córdoba, 1990. Ciudad de Córdoba «Ricardo Molina» Saria 1990
  • La otra orilla. Coria del Río: Qüásyeditorial, 1990. Juan Sierra Saria 1990
  • Balbuceos. Málaga: Árbol de Poe, (kuadernotxoa) 2012
  • Polvo de avispas. Málaga: Árbol de Poe, (kuadernotxoa) 2011
  • Semillas para un cuerpo (Jesús Aguadorekin elkarlanean). Soria Aldundia, 1988. Leonor Saria 1987

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La compasión difícil. Barcelona: Galaxia Gutenberg, 2019.[12][13]
  • La mujer de pie. Barcelona: Galaxia Gutenberg, 2015.
  • India. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2014.[14]
  • Bélgica. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2011.
  • Adiós a la India. Málaga: Puerta del Mar, 2009.[15]
  • Husos. Notas al margen. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2006.
  • Diarios indios. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2005.
  • Filosofía en los días críticos. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2001

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ¿Es posible un mundo sin violencia?. España-Mexico: Editorial Vaso Roto, 2018.[16]
  • La razón estética. Barcelona: Editorial Galaxia Gutenberg, 2017.
  • India. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2014.
  • La baba del caracol. España-Mexico: Editorial Vaso Roto, 2014.
  • Contra el arte y otras imposturas. Valencia: Editorial Pre-Textos, 2009.
  • En la traza. Pequeña zoología poemática / In the Tracing. Small Poetic Zoology. Edición bilingüe. Barcelona: Centro de Cultura Contemporánea 2008.
    • [en]: In the Tracing. Small Poetic Zoology. Center of Contemporary Culture of Barcelona, 2008.
  • Rasa. El placer estético en la tradición india. Benarés: Indica Books, 1999 y Palma de Mallorca: Olañeta, 2007.[17]
  • La razón estética. Barcelona: Laertes, 1998.
  • La sabiduría como estética. China: confucianismo, budismo y taoísmo. Madrid: Akal, 1995.
  • El crimen perfecto. Aproximación a la estética india. Madrid: Tecnos, 1993.
  • La creación por la metáfora. Introducción a la razón poética. Barcelona: Anthropos, 1992.[18]
  • El monte Lu en lluvia y niebla. María Zambrano y lo divino. Málaga: Diputación Provincial de Málaga, 1990.
  • La cábala del Kéter-Malkut. Editoriales Andaluzas Unidas, 1986

Koordinazioak eta itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Henri Michaux: Escritos sobre pintura. Madrid, México: Editorial Vaso Roto 2018.
  • Henri Michaux: Retrato de los meidosems. Valencia: Editorial Pre-Textos 2008.
  • El árbol de la vida. La naturaleza en el arte y las tradiciones de la India. Barcelona: Kairós, 2001.
  • Henri Michaux: Escritos sobre pintura. Murcia: Colegio de Arquitectos y Aparejadores, 2000.
  • Estética y Hermenéutica. Chantal Maillard eta Luis de Santiago Guervós (eds.). Málaga: Contrastes. Revista Interdisciplinar de Filosofía, 1999.

ONCE erakundean braille bidez erabilgarri dauden lanalk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matar a Platón.
  • Hilos.
  • Hainuwele y otros poemas.
  • La herida en la lengua.
  • Husos.

Eszenaratutako azken lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matar a Platón en Concierto. Chefa Alonso (haizea eta perkusioa) eta Barbara Meyer (biolontxelo). Madrid: Teatro Español, 2011 eta Palma de Mallorca: Museo Es Baluart, 2013. Chefa Alonso eta Jorge Frías (contrabajo. Málaga: Centro del la Generación del 27, 2015. Bilbao: Biblioteca Bidebarrieta, 2015. Santander: Fundación Botín, 2016. Córdoba [Teatro Góngora], 2016. Alcobendas (Madrid): Teatro Auditorio, 2016. Santiago de Compostela: Teatro Principal, 2018. Barcelona: La Caldera, Les Corts, 2019.
  • Diarios Indios en Escena. Con el cineasta David Varela. Madrid: Teatro Pradillo, 2014. San Sebastián: Teatro Victoria Eugenia, 2014. Málaga: Centro Generación del 27, 2015.

Azken kolaborazioak beste arteekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Y si enemigo no hubiese. Dónde mueren los pájaros III. David Escalona, artista plastikoarekin. Hospital Real de Granada, 2017.
  • Si una mujer viniera. Dónde mueren los pájaros II. David Escalona, artista plastikoarekin. Instituto Cervantes, Nueva Delhi, 2017.
  • Dónde mueren los pájaros I. David Escalona artista plastikoarekin, Galería Isabel Hurley, Málaga 2014.
  • Cual. Film laburra, 27ko Belaunaldiaren Zentroak babestua eta Gerardo Ballesterosek super 8an filmatua Málaga 2010.
  • MUR XL. Esku-hartze iraunkorra Ixellesko (Brusela) hilerriko horman. Emilio López Menchero, 2008. artista plastikoarekin
  • Q. We Dance Companyrekin antzeztu zen Berlingo 2005eko Nazioarteko Poesia Jaialdian.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leonor Saria 1987
  • Ciudad de Córdoba «Ricardo Molina» Saria 1990
  • Juan Sierra Saria 1990
  • Ciudad de Santa Cruz de la Palma Saria 1993
  • Poesia Sari Nazionala 2004.[19]
  • Kritika Sari Nazionala 2007.[20]
  • Andaluziako Kritika Saria 2008.[21]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Astiz, Iñigo. «Pozoia edan ahal izan dadin» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  2. (Gaztelaniaz) Escritores.org. «Maillard, Chantal» www.escritores.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2007-06-16). «Entrevista | "Yo creo que corazón ya no tengo"» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  4. «Chantal Maillard. Literatura. Biografía y obras en España es cultura.» www.xn--espaaescultura-tnb.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  5. (Gaztelaniaz) «Chantal Maillard» Cuadernos Hispanoamericanos 2017-04-01 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  6. (Gaztelaniaz) Sabogal, Winston Manrique. (2015-07-09). «Chantal Maillard, poeta del dolor y “el sueño malogrado de Europa”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  7. «Chantal Maillard» amediavoz.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  8. (Gaztelaniaz) «Chantal Maillard: «Actuamos como si fuésemos inmortales»» Diario Sur 2018-09-19 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  9. (Gaztelaniaz) «Hilos, de Chantal Maillard» Letras Libres . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  10. (Gaztelaniaz) Ortega, Antonio. (2015-06-25). «Chantal Maillard, el alma entre los huesos» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  11. (Gaztelaniaz) Maillard, Chantal; Trueba, Virginia; Rodríguez Esteban, Antonio F. (2015). En un principio era el hambre: antología esencial 1990-2015. ISBN 978-84-375-0730-9 PMC 925377139 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  12. (Gaztelaniaz) «La sospecha de una escritura áspera y necesaria: La compasión difícil, de Chantal Maillard» Colofón Revista Literaria 2019-03-27 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  13. (Gaztelaniaz) Borra, Arturo. «“La compasión difícil”, y paradójica, de Chantal Maillard» Tendencias 21. Ciencia, tecnología, sociedad y cultura . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  14. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Emma. (2014-04-24). «Chantal Maillard en India: los caminos de lo sagrado» Lecturas Sumergidas . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  15. (Gaztelaniaz) Maillard, Chantal. (2009). Adiós a la India. Diputación Provincial de Málaga ISBN 978-84-7785-820-1 PMC 613221511 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  16. (Gaztelaniaz) «Las preguntas de Chantal Maillard sobre la violencia y el poder en el mundo» La Vanguardia 2018-09-14 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  17. (Gaztelaniaz) Maillard, Chantal; Pujol, Óscar; Panikkar, Raimon. (2006). Rasa: el placer estético en la tradición india. José J. de Olañeta Editor ISBN 978-84-9716-521-1 PMC 137316468 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  18. Maillard, Chantal. (1992). La creación por la metáfora : introducción a la razón-poética. Barcelona : Anthropos . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  19. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-10-06). «Chantal Maillard obtiene el Premio Nacional de Poesía» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  20. (Gaztelaniaz) «Chantal Maillard» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  21. (Gaztelaniaz) Córdoba, Diario. «Chantal Maillard, premio Andalucía de la Crítica» Diario Córdoba . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chantal Maillard.