Charles Augustin Sainte-Beuve

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Charles Augustin Sainte-Beuve
Sainte-Beuve.jpg
Bigarren Inperioko senataria

Bizitza
Jaiotza Boulogne-sur-Mer1804ko abenduaren 23a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1869ko urriaren 13a (64 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Familia
Bikotea(k) Adèle Foucher
Hezkuntza
Heziketa Lycée Charlemagne
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, aforista, poeta, politikaria, irakaslea, literatura-kritikaria eta historialaria
Enplegatzailea(k) Collège de France  (1854 -  1869)
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia

Charles Augustin Sainte Beuve, (Boulogne-sur-Mer, Frantzia, 1804ko abenduaren 23aParis, Frantzia, 1869ko urriaren 13a) idazle eta literatur kritikari frantziarra izan zen.

Hogei urte zituela literatura-kritika lanetan hasi zen. 1828an Tableau historique et critique de la poésie française au XVIème siècle (XVI. mendeko frantses poesiaren ikuspegi historiko eta kritikoa) idatzi zuen; ahantzi samarra zegoen Ronsard poetaren obra ezagutarazi zuen obra haren bidez. Hitz lauzko eta neurtuzko obrak eman zituen ondoren: Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829, Joseph Delormeren bizitza, poesiak eta gogoetak), Les Consolations poema-bilduma (1830, Kontsolamenduak) eta Volupté autobiografia-nobela (1834). Obra horien arrakasta faltaren ondoren, kritika-lanei heldu eta liburu garrantzitsuak idatzi zituen ondoren: Port Royal literatura-azterlanak (1840-1859), Chateaubriand et son groupe littéraire (1861, Chateaubriand eta bere literatura taldea). Sainte-Beuveren gutun eta ohar bilduma garrantzitsuak argitaratu ziren, halaber: Les Causeries du lundi (1851-1862, Astelehenetako berriketak), Nouveaux Lundis (1863-1869, Astelehen berriak) eta Mes poisons (1926, Nire pozoiak).

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tableau de la poésie française au seizième siècle (1828)
  • Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829)
  • Les Consolations (1830) (poesia)
  • Volupté (1835) (eleberria)
  • Port-Royal (1840–1859)
  • Les Lundis (1851–1872)
  • Causeries du lundi, 15 liburuki (1851–1862)
  • Nouveaux Lundis (1863–1870)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Augustin Sainte-Beuve Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.