Christa Ludwig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Christa Ludwig (Berlin, Alemania, 1928) mezzosopranoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoek Vienako Volksoperren kantatzen zuten. Txikitatik bizi izan zen musika-giroan. Lehenengo irakaslea ama izan zuen. Gero, Frankfurta joan zen Hüni-Mihacekekin ikastera. Hiri horretan egin zuen debuta, hain zuzen ere, Johann Straussen Saguzaharra lanarekin. Ondoren, Rossiniren hainbat operatan lan egin zuen, hala nola La Cenerentola eta Sevillako bizargina obretan. Mozarten Figaroren ezteiak operan ere garrantzizko lana egin zuen.

Beste mezzosoprano asko bezala, Ludwig ere saiatu zen soprano-paperetan. Soprano gisa egin zituen paperen artean, aipatzekoa da Beethovenen Fidelio operako protagonistarena. Richard Wagnerren La Walkiria laneko Brunildaren papera kantatzea proposatu ziotenean, ordea, atzera egin zuen, eta mezzosoprano-paperetara itzuli zen. Ludwigen lana, dena dela, ez da opera-lanetara mugatu, hainbat kontzertu-ziklotan ere parte hartu du, besteak beste, Gustav Mahlerren Kindertoten Lieder eta Lied von del Erde lanetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]