Cindy Ngamba
Cindy Ngamba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cindy Winner Djankeu Ngamba |
Jaiotza | Duala, 1998ko irailaren 7a (26 urte) |
Herrialdea | Kamerun |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Bolton (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 173 zentimetro |
Cindy Winner Djankeu Ngamba (Duala, Kamerun, 1998ko irailaren 7) Kamerungo emakumezko boxeolaria da[1] Errefuxiatuen Talde Olinpikoaren izenean inoiz Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen lehena¡ kirolaria izan zen, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan emakumezkoen 75 kg-ko boxeoan brontzea irabazita.[2][3][4] Errefuxiatuen taldekoa izan zen Paris 2024an zeren ez du Erresuma Batuko naziotasunik (han bizi den arren, immigrazio estatus ez argituarekin) eta ezin delako Kamerunen segurtasunez bizi, lesbiana baita eta Kamerunen homosexualitatea legez kanpokoa da.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ngamba ezin du Britainia Handia defendituz lehiatu, ez baitu Erresuma Batuko pasaporterik, baina batzorde olinpiko britainiarraren boxeo taldearekin entrenatzen da.[5] Britainia Handiko amateurren txapelketa nazionaletan ere parte hartu izan du, eta pisu ezberdineko hiru kategoriatan izan da garaile[6][5]
2024ko maiatzaren 2an, Ngamba ofizialki hartu zuten Errefuxiatuen Talde Olinpikoan, taldeko historiako lehen boxeolaria.[7] Yahya Al-Ghotany taekwondo atleta siriarrarekin batera, Errefuxiatuen Talde Olinpikoko bandera eraman zuen Parisko inaugurazio ekitaldian.[8][9]
Parisko lehiaketan, 75 kiloko kategorian, Tammara Amanda Thibeault kanadarra gainditu zuen 16ko txandan, eta Davina Michel frantsesa final-laurdenetan. Finalerdia galdu egin zuen Atheyna Bibeichi Bylon panamarraren aurka, baina finalerdietako galtzaileek elkarren kontrako lehiarik ez dutenez egiten olinpiar jokoetako borroka-kiroletan, brontzea jaso zuen Ngambak.[10]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ngamba Kamerungo hiriburuan, Dualan, jaio zen.[5] 11 urterekin, Erresuma Batura joan zen bizitzera.[5] Bere osabak Ngambaren immigrazio paperak galdu zituen Kamerunera itzuli zenean.[11] 2019an, Ngamba eta bere anaia atxilotu zituzten Boltongo immigrazio bulego batean zuedela, eta Londresko atxilotze zentro batera bidali zituzten,[11][6][12] biharamunean utzi zituztelarik aske.[6]
18 urterekin, Ngambak publikoki lesbiana zela adierazi zuen, eta harrezkero ez du Kamerunera itzuli nahi, homosexualitatea legez kanpokoa baita han.[5]
Kriminalistika ikasketak egin ditu Boltongo Unibertsitatean.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cindy Ngamba. tapology.com.
- ↑ «Paris 2024: Cindy Ngamba makes history as first refugee to secure Olympic medal, reaches boxing semi-finals» Olympics 2024-08-04.
- ↑ Bolton boxer Cindy Ngamba secures place in Olympics history despite heartbreak in Paris. Manchester Evening News.
- ↑ Cindy Ngamba wins bronze for Refugee Olympic Team’s first ever medal. The Independent.
- ↑ a b c d e «Refugee boxer Cindy Ngamba has 'overcome obstacles' to pursue Team GB dreams» The Independent 21 June 2023. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "Ind" defined multiple times with different content - ↑ a b c d «Paris Olympics: Cindy Ngamba on fighting for British citizenship and her dream of competing at the Games» BBC Sport 8 March 2024. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "BBC1" defined multiple times with different content - ↑ GB-based boxer Ngamba named in Refugee Olympic Team. BBC Sport 2 May 2024.
- ↑ Refugee boxer to be Paris 2024 Olympic flagbearer. BBC Sport.
- ↑ Boxer and taekwondo athlete to carry Refugee Olympic Team flag. Inside the Games.
- ↑ Olympics.com. (2024). Paris 2024 DJANKEU NGAMBA Cindy Winner. .
- ↑ a b «Bolton boxing champion faces deportation threat» The Bolton News 21 September 2019. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "Bolton19" defined multiple times with different content - ↑ «Cindy Ngamba's extraordinary fight to box for Britain and keep her Olympic dream alive: 'I had to go through so much'» Sky Sports 25 February 2023.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erreferentziatan akatsak dituzten orrialdeak
- 1998ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kamerungo boxeolariak
- Emakume boxeolariak
- Dualarrak
- Erresuma Batuko boxeolariak
- Lesbianak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak boxeoan
- Brontzezko dominadun olinpikoak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako boxeolariak
- Errefuxiatuen Olinpiar Taldea