Claes Andersson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Claes Andersson
Minister of Culture

1995eko apirilak 13 - 1998ko irailak 4
Tytti Isohookana-Asunmaa - Suvi-Anne Siimes
Finlandiako parlamentaria

Bizitza
Izen osoa Claes-Johan Rudolf Andersson
Jaiotza Helsinki1937ko maiatzaren 30a (80 urte)
Herrialdea  Suedia
 Finlandia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
finlandiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, psikiatra, piano-jotzailea, autorea, jazz musikaria eta idazlea
Lantokia(k) Helsinki
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0027653
Claes Andersson

Claes-Johan Rudolf Andersson (Helsinki, Finlandia, 1937ko maiatzaren 30a -) finlandiar idazle, musikagile, psikiatra eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren erdiko finlandiar gizarteko eta kultura-munduko pertsona ospetsua da.

Medikuntzan doktoratu eta psikiatrian espezializatu zen. Musikan, piano jotzaile gisa (jazz kontzertuak emanez), musikagile gisa eta letra-idazle gisa aritu da. Politikan ere parte hartu du, lehenik bere herriko parlamentuko diputatu gisa (1987tik aurrera); bere alderdi politikoaren, Ezkerreko Batasunaren, presidente gisa (1990etik aurrera) eta, azkenik, Finlandiako Kultura ministro gisa. Hala ere, literaturan nabarmendu da batez ere, eta bere izena mundu osora hedatu da. Antzerkiak eta literatura-kritikako liburu ugari idatzi ditu, baina poesiak eman dio ospe handiena. Bai gaiei bai baliabide estetikoei dagokienez, Poesia soziala izenaz ezagutzen denaren barruan kokatzen da haren poesia. Ironiaz eta umorez erabiltzen ditu topikoak eta jakite arrunta.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claes Andersson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]