Claude Allègre
Claude (Jean) Allègre (frantsesez klodaˈlɛɡʁ, Paris, Frantzia, 1937ko martxoaren 31) frantses geokimikaria eta politikaria da.
Ikasketak bukatu eta berehala hartu zuen irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren bidea. Hogeita hamar urte zituela zientzian doktore egin zen, eta aldi berean, globoaren fisikaren institutuko irakasle izendatu zuten. Frantziako Alderdi Sozialistako kide izan zen 1973. urteaz geroztik eta Lionel Jospinen adiskide.
1981ean Alderdi Sozialistako idazkari nagusiaren aholkulari izan zen. 1988-1992 urteen bitartean Lionel Jospinen (garai hartan Hezkuntza ministroa) aholkulari berezia izan zen. Allègre izan zen, hain zuzen ere, garai hartako unibertsitaterako politikaren bultzatzailea. 1997an Hezkuntza ministro izendatu zuten. Allègren iritziz, burokrazia astunetik askatu behar da Frantziako hezkuntza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.