Burokrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burokrazia eraginkortasunik eza eta moteltasuna dakarren administrazioaren funtzionamendu-modua da, erabaki-ahalmenik gabeko hierarki maila anitz izatea ezaugarri duena[1]. Kontrakoa adhokrazia da.

Burokraziak, normalean, politika sortzea baino politika aldarrikatzen du. Legeak, politikak eta aginduak buruzagiek sortzen badituzten ere, burokraziak inplementatzen du. Horrela, praktikan, politika baten interpretazio eta betearazpenak eragin informala sortu dezake. Burokrazia buruzagien zuzendaritzapean dago, botere betearazle edo administrazio-kontseilua izanda. Era berean hauek hautesle edo akziodunen aurrean erantzuleak dira, baina hauek erakundearekin harremanak dituztenean ez dute buruzagiekin izan baizik eta burokratekin.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokrazia hitza frantseseko “bureaucratie” hitzetik dator. “Bureau”-k idazmahi edo bulego esan nahi du[1]. Bestalde, “cratie” atzizkiak jatorri grekoa du (-krátos) eta boterea edo gobernua adierazten du. Beraz, burokrata bat idazmahai baten atzean boterea duen norbait bezala definitzen da.

“Bureau” hitz frantsesa latineko “burra”-tik dator eta honek ile-sorta edo balio gutxiko artilea esan nahi du. Antzina, idazmahaietan dirua kontatzeko edo idazteko artilezko tapizak jartzen zirelako da hau.

Krátos hitz grekoa, berriz, jatorri indoeuroparra duen “kar-” erroarekin lotzen da eta honek gogor esan nahi du.

Jatorria eta terminoaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokrazia terminoa Max Weber ekonomialariaren lanetan aurki dezakegu, Burokraziaren Teorian enpresak nola antolatzen diren aztertzen duen teorian. Weberrek burokrazia antolaketa bat bezala definitu zuen, arauen eta normalizatutako prozedura batean oinarrituta. Weberren teoriak zazpi oinarri ditu:

  • Arauen formalizazioa
  • Lanaren zatiketa
  • Hierarkia
  • Inpertsonaltasuna
  • Lehia teknikoa
  • Propietateen banaketa
  • Funtzionario bakoitzaren aurreikustea

Giza antolakuntzarako modu bat da burokrazia; arrazionaltasunean, baliabideen egokitzapena helburuak lortzeko eta helburuak bilatzeko eraginkortasunean oinarritzen dena.

Gaur egun burokrazia mota ezberdinak daude:

  • Burokrazia administratiboa: Hiritar guztien berdintasuna lortzeko asmoa dauka
  • Burokrazia profesionala: Enpresetan edo lana era deszentralizatuan egiten duten erakundeetan aurkitzen da
  • Burokrazia sindikala: Langileen eskubideak babesten dituzten organismoetan aurkitzen da.
  • Burokrazia Weberianoa: Max Weber sortu zuena.
  • Burokrazia Marxista: Karl Marx ekonomialariaren ikuspuntutik sortzen da.

Burokraziaren pertzepzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokraziaren gaia oso anitza da, hau, XX. mendeko gairik ikertuenetarikoa izan da izan duen influentziagatik. Hainbat ikuspuntu desberdin daude burokraziaren pertzepzio teorikoei buruz. Autore batzuentzako konnotazio positiboak ditu eta beste askorentzako negatiboak. Konnotazio positiboak defendatzen dituzten autoreen barruan daude: Adam Smith, Weber eta Hegel korronte ekonomiko eta soziologikoa dutenak. Haien ikuspuntutik, burokrazia administratiboaren eredua Estatua administratzeko forma bat da eta honek gizarteari atxikituta dauden hainbat gatazkatan lagunduko zuen. Bestetik, konnotazio negatiboak defendatzen dituzten autoreen barruan daude: Karl Marx, Robert Michel eta Marcuse, korronte marxista dutenak; hauek diotenez, gure gizartean existitzen diren arazoak kapitalismoaren emaitzak dira eta elite agintaritzak jorratu egiten duela.

XIX. mendean zehar, burokraziaren hitza hainbat herrialde europarretara zabaldu zen. Han erregimen absolutistetan bizi ziren hainbat kritiko liberalek erabili zuten prozedura okerrak, jokabide zorrotzak eta funtzionarioen jarrera despotikoa desakreditatzeko.

Burokraziak sektore askori on egin die eta beste batzuei eragin die, politika, gizartea eta ekonomiaren ikuspuntutik, teorizatzaile askoren ikasgaia izan da, soziologo, politologo eta historialari askorenak, hauek Estatua nola doan ikasi dute, Weberren hitzetan dominazio tresna bezala kontrolatzen zaituena da. Marx, Guy Peters, Alain Touraine, Oscar Oszlak, Michel, Hegel teoriko bakoitzak interesatu da gai konkretu batean kontuan hartzen bere jatorria, eraketa eta ikerketa, enfasia egiten soziologikoan, ekonomikoan, kulturalean eta administratiboan, politikoan amaitzeko.

Burokraziaren adibide praktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokraziaren eguneroko adibideen artean aurkitu dezakegu ospitaleena, eskolena, elizena, edo enpresena, bai publikoetan bai pribatuetan. Adibidez, ospitale batean zuzendaria da antolamendu orokorrari buruz erabakiak hartu behar dituena. Mediku edo erizain buru bakoitzak beraien departamentuan hartzen dituzte erabakiak ospitale zuzendaria eman dien baliabideekin (material erabilera -oheak, operazio-gelak…kontsulta orduak, etab.). Mediku edo erizain bakoitzak beraien departamentuan hartzen dituzte erabakiak daukaten baliabideen arabera. Funtzionario hauek (medikuak, erizainak, etab.) kontratatuak izan dira, igo dira eta kanporatuak izango beraien lanarekiko funtzionamenduaren arabera, eta ez jatorrak direlako edo zuzendariaren lagunak direlako. Hau da, bai mediku bat bai erizain bat lortuko dute beraien lan postua beraien lan prestaketaren arabera.

Beste adibide bat auzitegiak dira: justizia-administrazioan asko nabaritzen da burokrazia, delituen salaketa edo defentsa prozesu propioetan espedienteak pasa behar dira hainbat departamentutik. Horregatik prozesua maiz asko luzatzen da.

Burokraziaren kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, sistema burokratikoak hainbat kritika jaso ditu, egile askok burokrazia estatuaren beste erreminta bat baino gehiago ez dela interpretatu dutelako. Marxista hungariarra, Andras Hegedus-ek, argudiatzen du burokrazia bakarrik dela, ekonomiako administrazio errealaren langileak banantzen dituen «azpiproduktua». Hegedus-ek esaten du kapitalismoak baztertzen duela langilea industriaren boteretik eta honen ondorioz produkzioa kaotikoa eta ezegonkorra izango litzateke, ez balego agentzia bat ezagutza transmititzen duena. Hau da burokraziaren funtzioa kapitalismoan, Hegedus-en ustez.

Israel Kirzner azpimarratzen du hiru koordinazio arazo daudela eta edozein sistema sozio-ekonomiko batean konpondu behar direla: Lehentasunen arazoa, hau da, zer ondasun eta zerbitzu produzitu behar diren. Urritasun arazoa, hau da, zer konbinazio egingo duen multzo konbinazio handiena beste zerbitzu edo ondasunak produzitzeko. Banakuntzaren arazoa, hau da, partaide bakoitzari nola konpentsatu sisteman egindako ekarpen produktiboagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]