Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala
Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala | |
---|---|
Musée de Cluny | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Métropole | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 5. barrutia |
Koordenatuak | 48°51′02″N 2°20′36″E / 48.850555555556°N 2.3433333333333°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1844ko martxoaren 17a |
Inaugurazioa | 1843 |
Kudeatzailea | Service of the Museums of France |
Bisitariak urtean | 217.827 |
Webgune ofiziala | |
Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala (frantsesez: Musée de Cluny - Musée national du Moyen Âge), Parisen dagoen Erdi Aroko historiari buruzko museo bat da. Latin auzoan kokaturik dago, Parisko 5. barrutian.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
I mendeko Clunyko termak (frantsesez: Thermes de Cluny) izan ziren tokiak kokaturik dago. XIII mendean Clunyko abadiari zegokion egoitza eraiki zen bertan. 1485 eta 1510 artean Jacques d'Amboise abadeak berriztu zuen eta 1560an Maria I.a Estuardo (Frantziako erregina alarguna) bizi izan zen bertan.
Frantziako Iraultzan Errepublikak beretzat hartu zuen eta hainbat jabe eta erabilera izan zituen. 1833an Alexandre du Sommerard arkeologoak bere Erdi Aroko eta Pizkundeko bilduma ezarri zuen bertan. 1842an hil zenean Estatuak erosi eta 1844an Erdi Aroko museo bihurtu zuen.
Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromatarren Galiatik XVI mendera arteko 23.000 artelan eta objetu biltzen ditu 3.500m²-tako azalren, baina 2.300 baino ez daude ikusgai. Beste askoren artean honako hauek:
- 70 tapiz (tartean Dama eta adarbakarra)
- 300 bolizko eskultura eta pieza
- urrezko objetuak (tartean Guarrazarreko altxorraren zati handi bat)
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bisigodoen koroak (Guarrazarreko altxorra).
Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Helbidea: 6 Place Paul Painlevé, 75005 Paris, Frantzia
- Ordutegia: asteazkenetik astelehenera, 9:15 - 17:45
- Geltokia:
Cluny - La Sorbonne
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) Webgune ofiziala