Conchita Wurst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Conchita Wurst
Bizitza
Izen osoa Thomas Neuwirth
Jaiotza Gmunden1988ko azaroaren 6a (29 urte)
Herrialdea  Austria
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta modeloa
Lantokia(k) Austria
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Conchita Wurst
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua Klarinetea
ahotsa
Diskoetxea Sony Music Entertainment
Sony Music Entertainment Austria
IMDb nm4690036
http://www.conchitawurst.com

Conchita Wurst abeslari eta drag queen austriarra da, Thomas "Tom" Neuwirth-ek (1988ko azaroak 6a, Gmunden) sortu eta antzezten duena. Wurst nazioarteko arretara etorri zen Austriako ordezkari bezala 2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuenean "Rise Like a Phoenix" abestiarekin.

Gmunden-en jaioa, Neuwirth Graz hirira bizitzera joan zen modan espezializatutako heziketa jasotzera, 2007an Starmania telebista lehiaketan parte hartuz abeslaritza munduan hasi zen arte. Ondoren denbora gutxi iraun zuen Jetzt Anders! boy band-eko kide izan zen. 2011an agertu zen Neuwirth Wurst bezala lehenengo aldiz; Wurst emakumezko bizardun pertsonaia bat izanik. 2012an Wurst bigarren izan zen Eurovision-en Austria ordezkatu ahal izateko lehiaketan.

2014an Austria Eurovisionen ordezkatzeko aukeratua izan zen, bertan puntu gehien jaso zituelarik. Honek nazioarteko arreta ekarri zion eta gay ikono bilakatu zen, hainbat LGTB harrotasun ekiltalditan, Europako Parlamentuan edo Vienako Nazio Batuen egoitzan antzesteko gonbidapenak lortuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Conchita Wurst Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Austria
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.