2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 6, 2014
Bigarren finalerdia Maiatzak 8, 2014
Finala Maiatzak 10, 2014
Egoitza B&W Hallerne, Kopenhage
Aurkezlea(k) Pilou Asbæk
Nikolaj Koppel
Lise Rønne
Antolatzailea Danmarks Radio (DR)
Partaide kopurua 37
Irabazlea "Rise Like a Phoenix"
Conchita Wurst
 Austria
B&W Hallerne, Eurovision 2014-ko egoitza, jatorriz ontziola izandako eraikina.
Conchita Wurst "Rise Like a Phoenix" abesten lehiaketaren eszenatokian.

2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 59. edizioa izan zen. Kopenhageko B&W Hallerne aretoan ospatu zen, Danimarkan. Finalerdiak maiatzak 6 eta 8an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 10ean. Aurkezleak Pilou Asbæk, Nikolaj Koppel eta Lise Rønne izan ziren. Lehiaketako garailea Austria ordezkatzen zuen Conchita Wurst drag artista izan zen, "Rise Like a Phoenix" kantuarekin. Austriak lortutako bigarren garaipena izan zen, lehenago 1966an irabazi zuelarik. Bigarren postua Herbehereetako ordezkaria zen The Common Linnets duoarentzat izan zen, "Calm After the Storm" kantuarekin herrialdearen postu hoberena lortuz 1975 ostean. Suediako ordezkaria zen Sanna Nielsen, "Undo" kantuarekin, hirugarren izan zen.

37 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urteetan baino gutxiagok. Polonia lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean, eta Portugal urte baten ostean. Aldiz, Bulgaria, Kroazia, Serbia eta Ziprek partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta.

Conchita Wursten partaidetza eta garaipenak erantzun eta erreakzio ezberdinak eragin zituen, LGBT eskubideen garapen kontrajarriak medio.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Danimarka) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Frantzia eta Danimarkari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Armenia Ingelesa Aram Mp3 "Not Alone" Bakarrik ez 4 121
02  Letonia Ingelesa Aarzemnieki "Cake to Bake" Labetzeko tarta 13 33
03  Estonia Ingelesa Tanja "Amazing" Miresgarria 12 36
04  Suedia Ingelesa Sanna Nielsen "Undo" Desegin 2 131
05  Islandia Ingelesa Pollapönk "No Prejudice" Aurreiritzirik ez 8 61
06  Albania Ingelesa Hersi "One Night's Anger" Gau bateko haserrea 15 22
07  Errusia Ingelesa Tolmachevy Sisters "Shine" Distira egin 6 63
08  Azerbaijan Ingelesa Dilara Kazimova "Start a Fire" Sua hasi 9 57
09  Ukraina Ingelesa Maria Jaremtxuk "Tick-Tock" 5 118
10  Belgika Ingelesa Axel Hirsoux "Mother" Ama 14 28
11  Moldavia Ingelesa Cristina Scarlat "Wild Soul" Arima basatia 16 13
12  San Marino Ingelesa Valentina Monetta "Maybe" Agian 10 40
13  Portugal Portugesa Suzy "Quero ser tua" Zurea izan nahi dut 11 39
14  Herbehereak Ingelesa The Common Linnets "Calm After the Storm" Barealdia ekaitz ostean 1 150
15  Montenegro Montenegroera Sergej Ćetković "Moj svijet" (Мој свијет) Nire mundua 7 63
16  Hungaria Ingelesa András Kállay-Saunders "Running" Korrika 3 127

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Erresuma Batua eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Malta Ingelesa Firelight "Coming Home" Etxera bueltan 9 63
02  Israel Ingelesa, Hebreera Mei Finegold "Same Heart" Bihotz berdina 14 19
03  Norvegia Ingelesa Carl Espen "Silent Storm" Ekaitz isila 6 77
04  Georgia Ingelesa The Shin & Mariko "Three Minutes to Earth" Hiru minutu lurrera heltzeko 15 15
05  Polonia Poloniera, Ingelesa Donatan & Cleo "My Słowianie – We Are Slavic" Eslaviarrok – Eslaviarrak gara 8 70
06  Austria Ingelesa Conchita Wurst "Rise Like a Phoenix" Altxatu fenix bat bezala 1 169
07  Lituania Ingelesa Vilija "Attention" Adi 11 36
08  Finlandia Ingelesa Softengine "Something Better" Zerbait hobea 3 97
09  Irlanda Ingelesa Can-Linn feat. Kasey Smith "Heartbeat" Bihotz-taupada 12 35
10  Bielorrusia Ingelesa Teo "Cheesecake" Gazta-tarta 5 87
11  Mazedonia Ingelesa Tijana "To the Sky" Zerura 13 33
12  Suitza Ingelesa Sebalter "Hunter of Stars" Izarren ehiztaria 4 92
13  Grezia Ingelesa Freaky Fortune feat. RiskyKidd "Rise Up" Altxatu 7 74
14  Eslovenia Ingelesa, Esloveniera Tinkara Kovač "Round and Round" Bira eta bira 10 52
15  Errumania Ingelesa Paula Seling & Ovi "Miracle" Miraria 2 125

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Ukraina Ingelesa Maria Jaremtxuk "Tick-Tock" 6 113
02  Bielorrusia Ingelesa Teo "Cheesecake" Gazta-tarta 16 43
03  Azerbaijan Ingelesa Dilara Kazimova "Start a Fire" Sua hasi 22 33
04  Islandia Ingelesa Pollapönk "No Prejudice" Aurreiritzirik ez 15 58
05  Norvegia Ingelesa Carl Espen "Silent Storm" Ekaitz isila 8 88
06  Errumania Ingelesa Paula Seling & Ovi "Miracle" Miraria 12 72
07  Armenia Ingelesa Aram Mp3 "Not Alone" Bakarrik ez 4 174
08  Montenegro Montenegroera Sergej Ćetković "Moj svijet" (Мој свијет) Nire mundua 19 37
09  Polonia Poloniera, Ingelesa Donatan & Cleo "My Słowianie – We Are Slavic" Eslaviarrok – Eslaviarrak gara 14 62
10  Grezia Ingelesa Freaky Fortune feat. RiskyKidd "Rise Up" Altxatu 20 35
11  Austria Ingelesa Conchita Wurst "Rise Like a Phoenix" Altxatu fenix bat bezala 1 290
12  Alemania Ingelesa Elaiza "Is It Right" Zuzena al da 18 39
13  Suedia Ingelesa Sanna Nielsen "Undo" Desegin 3 218
14  Frantzia Frantsesa Twin Twin "Moustache" Bibotea 26 2
15  Errusia Ingelesa Tolmachevy Sisters "Shine" Disdira egin 7 89
16  Italia Italiera Emma Marrone "La mia città" Nire hiria 21 33
17  Eslovenia Ingelesa, Esloveniera Tinkara Kovač "Round and Round" Bira eta bira 25 9
18  Finlandia Ingelesa Softengine "Something Better" Zerbait hobea 11 72
19  Espainia Ingelesa, Gaztelania Ruth Lorenzo "Dancing in the Rain" Euritan dantzan 10 74
20  Suitza Ingelesa Sebalter "Hunter of Stars" Izarren ehiztaria 13 64
21  Hungaria Ingelesa András Kállay-Saunders "Running" Korrika 5 143
22  Malta Ingelesa Firelight "Coming Home" Etxera bueltan 23 32
23  Danimarka Ingelesa Basim "Cliché Love Song" Klixezko maitasun abestia 9 74
24  Herbehereak Ingelesa The Common Linnets "Calm After the Storm" Barealdia ekaitz ostean 2 238
25  San Marino Ingelesa Valentina Monetta "Maybe" Agian 24 14
26  Erresuma Batua Ingelesa Molly "Children of the Universe" Unibertsoaren seme-alabak 17 40

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]