Conrad Beck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conrad Beck

Bizitza
JaiotzaLohn (SH)1901eko ekainaren 16a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBasilea1989ko urriaren 31 (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques Ibert
Arthur Honegger
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Lantokia(k)Paris eta Basilea
Enplegatzailea(k)Radio Basel (en) Itzuli  (1933 -  1966)

Musicbrainz: b01a9dea-9f55-4a90-8743-5ee822d2be0d IMSLP: Category:Beck,_Conrad Edit the value on Wikidata

Conrad Beck (Lohn, 1901eko ekainaren 16aBasilea, 1989ko urriaren 31a) suitzar musikagilea izan zen. Musika-ikasketak (pianoa eta teoria) Zuricheko kontserbatorioan egin zituen (1921-24), Paul Müller, Reinhold Laquai eta Volkmar Andreaerekin. 1925ean, Parisa joan zen. 1933ra bitartean han eman zuen egonaldia erabakigarria izan zen bere artista-garapenean; bertan Arthur Honegger, Nadia Boulanger eta Albert Rousselekin harremana izan zuen. Parisen bizi ziren beste hainbat musikagile atzerritarrekin Parisko Eskolan lan egin zuen. 1926an, Harizko laukotea 3. lanarekin orkestra-zuzendari nagusien arreta lortu zuen. 1932an Suitzara itzuli zen, eta Radio-Bâleko orkestrako zuzendaritza hartu zuen. Aldi berean, Basileako kontserbatorioko irakasle izan zen, eta bertan lan pedagogiko handia egin zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra musikalarekin gerrarteko neoklasizismoaren gainditzera jo zuen, forma esentzialetara itzuliz; bere maisu Honeggerren obraren eragin handia izan zuen. Hainbat orkestra- eta koru-lan konposatu zuen, bere maisuaren estiloan; haietako onena Der Tod zu Basel izan zen. Operaz gain, bere lana musika instrumental eta bokalean denetarik egin zuen, zazpi sinfonia, zazpi kontzertu, ganbera-musika, oratorio bat, kantata liriko bat, elegia bat eta ballet bat, Der große Bär.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasotako sarien artean, Schweizerischer Tonkünstlerverein saria (1954), Brunswick hiriak emandako Ludwig Spohr saria (1956) eta Basle Arts saria (1964) dira aipagarrienak.