Copris lunaris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Copris lunaris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaCoprini
GeneroaCopris
Espeziea Copris lunaris
Linnaeus, 1758

Copris lunaris Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europa kontinentalean eta Ekialde Hurbilean bizi da[1], baita Euskal Herriko basoetan ere[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 16-24 mm artean neurtzen dituena. Kolorez erabat beltza da eta distira metalikoa du. Elitroak marraturik daude, ez hala pronotoa. Hanka luze eta sendoak ditu, gorotzetan zuloak egiteko indartsuak behar dute izan. Burua abaniko antzera zabaltzen da eta sexu dimorfismo nabarmena agertzen du, arrak ondo garaturiko adar bat dauka aurrealdean, errinozero kakalardoen antzera, emeena askoz txikiagoa da. Arren pronotoa ere asko altxatzen da, emeena aldiz borobiltsuagoa da[1].

Banaketa eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa kontinentaldean aurkitzen da. Uharte britainiarretan eta iparraldean ez eta Iberiar penintsulari dagokionez iparraldeko eremuan soilik. Mediterraneoko uharteetan ere bizi da. Abereak ibiltzen diren zelaietan aurkitzen da[3].

Bizi zikloa eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behien gorotzetan aurkitzen da[4]. Gorotzen azpian galeriak egiten ditu eta bertan jartzen ditu arrautzak. Beldarrak jaio ondoren emea galeriatan ibiliko da erabat garatzen diren artean[5]. Helduak zein beldarrak gorotzetaz elikatzen dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Copris lunaris (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. Heiko Bellmann. (2011). Nueva Guía de Campo de Insectos. Barcelona, España: Ediciones Omega., 174 or. ISBN 978-84-282-1549-7..
  4. (Gaztelaniaz) «Copris lunaris (Linnaeus, 1758)» Mi blog de bichos 2018-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  5. (Ingelesez) «Copris lunaris» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]