Cristóbal Balenciaga (telesaila)
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Balenciaga (argipena)».
Cristóbal Balenciaga (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Cristóbal Balenciaga |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania frantsesa euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Atalak | 6 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Film biografikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Aitor Arregi Jon Garaño Jose Maria Goenaga |
Gidoigilea(k) | Aitor Arregi Jon Garaño Jose Maria Goenaga |
Antzezlea(k) | |
Alberto San Juan (Cristobal Balentziaga) Belén Cuesta (Fabiola de Mora y Aragón) Josean Bengoetxea Gemma Whelan (Prudence Glynn) Anouk Grinberg (Coco Chanel) Gabrielle Lazure (Carmel Snow) Patrice Thibaud (Christian Dior) Thomas Coumans Itziar Aizpuru Iñake Irastorza Cecilia Solaguren | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xabier Berzosa |
Konpainia ekoizlea | Moriarti Produkzioak Irusoin |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alberto Iglesias |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Jantzi-diseinatzailea | Bina Daigeler |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Disney+ Star (en) |
Hasiera-data | 2024ko urtarrilaren 19a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Argumentu nagusia | Cristobal Balentziaga |
Cristóbal Balenciaga euskal telesail dramatikoa da, Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Lourdes Iglesiasek Disney+erako sortua, Cristobal Balentziagaren bizitza irudikatzen duena.[1] Gidoietan aurreko lauek egin zuten lan.[2] Irusoinek eta Moriarti Produkzioek ekoiztu zuten.[3]
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko ekainean hasi zen filmaketan. Lokalizazioetan Euskal Herriko tokiak daude (Getaria, Donostia, Irun, Azpeitia, Hondarribia, Gasteiz, Biarritz, Iruñea eta Balmaseda) eta kanpokoak (Madril, Paris, Bordele, Tolosa-Okzitania).
2022ko irailean, Donostiako Zinemaldiko ekitaldi batean, lehen irudi promozionalak erakutsi zitutzen, Balenciaga izena iragarriz telesailerako.[4] Gero, Cristóbal izena gehitu zioten produktu amaituari.
Aurreestreinaldi bat egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean (hiru atal emanez) 2024ko urtarrilaren 22an, eta jarraian Disney+ zerbitzuan jarri zuten,[2] kritikaren onarpen onarekin.[5][6]
Frantsesa, ingelesa edo gaztelania entzuten diren bezala, pertsonaia euskaldunak euskaraz ageri dira naturaltasunez Parisen zein Getarian, eta Alberto San Juan aktore nagusiak egindako ahalegina nabarmendu zuten iruzkinek.[6]
Jantziez Bina Daigeler enkargatu zen telesailean (besteak beste Tár filmeko jantzien arduraduna),[7] eta musika Alberto Iglesiasena izan zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1937an, Espainiako elite eta aristokrazia janzten Madril eta Donostiako bere tailerrekin ibilbide arrakastatsua egin ondoren, Cristobal Balentziaga diseinatzaileak nazioarteko jauzia eman zuen Parisen, Frantzian, goi mailako joskintzako bere lehen bilduma aurkeztuz. Hala ere, Espainian joera markatzen zuten diseinuek ez dute funtzionatzen Paris bihurtu den modaren inperio sofistikatuan, non Chanel, Dior eta Givenchy goi mailako joskintzaren erreferentea diren. Bere bizitzako alderdi guztietan kontrola lortzeko duen obsesioak gidatuta, Balentziagak bere estiloa definituko du historiaren diseinatzaile handienetako bat izan arte.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alberto San Juan: Cristobal Balentziaga
- Belén Cuesta: Fabiola de Mora y Aragón
- Josean Bengoetxea: Nicolás Bizkarrondo
- Cecilia Solaguren: Virgilia Mendizabal
- Adam Quintero: Ramón Esparza
- Thomas Coumans: Wladzio D'Attainville
- Gemma Whelan: Prudence Glynn
- Anouk Grinberg: Coco Chanel
- Gabrielle Lazure: Carmel Snow
- Patrice Thibaud: Christian Dior
- Nine d'Urso: Colette
- Iñake Irastorza: Vera.
- Adrien Dewitte: Hubert de Givenchy
- Itziar Aizpuru: Martina Eizagirre, Balentziagaran ama.
- Anna-Victoire Olivier: Audrey Hepburn
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cabanillas Tapia, Andrea; Rodera, Alejandro. (2021-11-12). «Disney+ anuncia 'Balenciaga', su primera producción original española» Formula TV.
- ↑ a b Erredakzioa. (2024-01-16). «‘Cristobal Balenciaga’ telesailaren emanaldia hartuko du Victoria Eugenia Antzokiak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La serie de Disney+ ‘Balenciaga’, a punto de concluir su rodaje» Deia 2022-09-28.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanguino, Juan. (2022-09-23). «Todo sobre Balenciaga, la serie de Disney+ dedicada al genio español de la alta costura» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ (Ingelesez) Latif, Leila. (2024-01-19). «Cristóbal Balenciaga review – this classy drama is utterly gorgeous» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. (2024). «Neurriko puntada perfektuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ (Ingelesez) De Klerk, Amy. (2024-01-19). «How Cristóbal Balenciaga’s most iconic designs were recreated for new TV show» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Aitor Arregik zuzendutako telesailak
- Jon Garañok zuzendutako telesailak
- Jose Maria Goenagak zuzendutako telesailak
- Aitor Arregik idatzitako telesailak
- Jon Garañok idatzitako telesailak
- Jose Maria Goenagak idatzitako telesailak
- Alberto San Juanek antzeztutako telesailak
- Belén Cuestak antzeztutako telesailak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako telesailak
- Gemma Whelanek antzeztutako telesailak
- Anouk Grinbergek antzeztutako telesailak
- Gabrielle Lazurek antzeztutako telesailak
- Patrice Thibaudek antzeztutako telesailak
- Thomas Coumansek antzeztutako telesailak
- Itziar Aizpuruk antzeztutako telesailak
- Iñake Irastorzak antzeztutako telesailak
- Cecilia Solagurenek antzeztutako telesailak
- Xabier Berzosak ekoitzitako telesailak
- Moriarti Produkzioakek ekoitzitako telesailak
- Irusoinek ekoitzitako telesailak
- Telebista zirriborroak
- Euskal Herriko telesailak
- Telesail dramatikoak
- Disney+eko telesailak
- 1930eko hamarkadan girotutako telesailak
- Gaztelaniaz egindako telesailak
- Parisen girotutako telesailak
- Telesail biografikoak