Edukira joan

Aitor Arregi Galdos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Arregi Galdos

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitor Arregi Galdos
JaiotzaOñati1977ko maiatzaren 20a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
Jasotako sariak
IMDB: nm1534594 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau zinemagileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aitor Arregi».

Aitor Arregi Galdos (Oñati, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 20a) euskal zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile gisa ere aritutakoa.[1] Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko partaidea da, beste bost lagunekin batera. Horrezaz gain, Ikus-entzunezko komunikazioa irakasten du Mondragon Unibertsitatean.[2]

Enpresa ikasketak Mondragon Unibertsitatean egin zituen, Enpresagintza fakultatean.[3] Ikasketa horiek amaituta, Errealizazio ikastaro bat egin zuen Sarobe Aretoan, Urnietan. 2002an, Moriarti Produkzioak sortu zuen beste bost lagunekin: Asier Acha, Xabier Berzosa, Jon Garaño, Jorge Gil, eta Jose Maria Goenaga. Ekoiztetxearen egoitza Pasaian dago. Moriarti ekoiztetxearen ezaugarri bat izan da lana taldean egiten dutela, baita filmak zuzendu ere, batzuetan euren arteko rolak aldatuta.

2008a ezkero, Aitor Arregik aldi berean egiten du lan zineman eta irakaskuntzan, urte hartatik Ikus-entzunezko komunikazioa irakasten du-eta Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean. Zenbait urtez MUtelebista zuzendu du, unibertsitatearen telebista.[4]

Oraingoz Handia izan da Aitor Arregik —Jon Garañorekin batera— zuzendutako filmik arrakastatsuena. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen, eta bertan Euskal Zinemaren Irizar saria eta “Epaimahaiaren Sari Berezia” irabazi zituen. Horrezaz gain, Goya sarietan 13 izendapen izan zituen, horietatik 10 irabazita, tartean bat, gidoi original onenari emandakoa, zeina jaso baitzuten Aitor Arregik berak,[5] Andoni de Carlosek, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak. 2018ko martxoa ezkero, Netflix streaming plataforman ikus daiteke, AEBetan eta Frantzian salbu.[6] 2018ko abuztuan, Espainiako Zine Akademiak izendatu zuen Handia filma, beste bi pelikularekin batera, Espainia ordezkatzeko Oscar sarietan, ingelesez besteko filmen atalean, nahiz eta gero behin betiko hautaketan aukeratua izan ez.[7]

Donostiako zinemaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.

2017ko abenduaren 13an 32. Goya Sarien izendapenak jakinarazi zituzten eta Handia izendapen gehien lortu zituen filma izan zen.[8], Hona hemen 2018ko otsailaren 3ko galan lortutako emaitzak.[9]

Saria Izendapena Emaitza
Film onenaren Goya Saria Ez
Zuzendari onenaren Goya Saria Aitor Arregi
Jon Garaño
Ez
Gizonezko aktore berri onena Eneko Sagardoy Bai
Gidoi original onenaren Goya Saria Jon Garaño
Jose Maria Goenaga
Aitor Arregi
Bai
Produkzio zuzendaritza onenaren Goya Saria Ander Sistiaga Bai
Muntaketa onenaren Goya Saria Laurent Dufreche
Raúl López
Bai
Jatorrizko musika onenaren Goya Saria Pascal Gaigne Bai
Argazki zuzendari onenaren Goya Saria Javier Agirre Erauso Bai
Zuzendari artistiko onenaren Goya Saria Mikel Serrano Bai
Jantzi diseinu onenaren Goya Saria Saioa Lara Bai
Makillaje onenaren Goya Saria Ainhoa Eskisabel
Olga Cruz
Gorka Agirre
Bai
Soinu onenaren Goya Saria Iñaki Díez
Xanti Salvador
Ez
Efektu berezi onenen Goya Saria Jon Serrano
David Heras
Bai

Sari kopuru horrekin, Goyen historian sari gehien jaso zituen hirugarren filma bihurtu zen, Mar adentro eta ¡Ay, Carmela!ren atzetik.[10]

Saria Izendapena Emaitza
Kartel onena Iñaki Villuendas Bai
Musika onena Pascal Gaigne Bai
Film onena Ez
Zuzendaritza onena Aitor Arregi eta Jon Garaño Ez


Urtea Non Kategoria Izendapena Emaitza Erref.
2019 Días de Cine sariak Film onena Bai [11]
Mejor actriz Belén Cuesta Bai
Feroz sariak Film dramatiko onena Ez [12]
Zuzendari onena Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Ez
Emakume aktore onena Belén Cuesta Bai
Gizon aktore onena Antonio de la Torre Ez
Gidoi onena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga Ez
Jatorrizko musika onena Pascal Gaigne Ez
Goya sariak Film onena Ez [13]
Zuzendari onena Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Ez
Emakume aktore onena Belén Cuesta Bai
Gizon aktore onena Antonio de la Torre Ez
aktore errebelazio onena Vicente Vergara Ez
jatorrizko gidoi onena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga Ez
Ekoizpen-zuzendari onena Ander Sistiaga Ez
Muntaketa onena Laurent Dufreche eta Raúl López Ez
Jatorrizko musika onena Pascal Gaigne Ez
Argazki onena Javier Agirre Erauso Ez
Arte-zuzendari onena Pepe Domínguez Ez
Jantzi onenak Lourdes Fuentes eta Saioa Lara Ez
Makillaje eta ile apainketa onena Yolanda Piña, Félix Terrero eta Nacho Díaz Ez
Soinu onena Iñaki Díez, Alazne Ameztoy, Xanti Salvador eta Nacho Royo-Villanova Bai
Efektu berezi onenak Jon Serrano eta David Heras Ez
CEC dominak Film onena Ez [14]
[15]
Zuzendari onena Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Ez
Emakume aktore onena Belén Cuesta Ez
Gizon aktore onena Antonio de la Torre Ez
Gidoi onena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga Ez
Musika onena Pascal Gaigne Ez
Muntaketa onena Laurent Dufreche eta Raúl López Ez


Saria Urtea Kategoria Hartzaileak Emaitza Erref.
Feroz sariak 2025 Gizonezko aktore protagonista onena Eduard Fernandez Bai [16]
Trailerrik onena Omar Bermudez eta Carlos Berot Izendatua
CEC dominak 2025 Gizonezko aktore onena Eduard Fernandez Bai [17]

[18]

Muntaketa onena Maialen Sarasua Oliden Izendatua
Goya sariak 2025 Zuzendaritza onena Aitor Arregi eta Jon Garaño Izendatua [19]
Gizonezko aktore protagonista onena Eduard Fernandez Bai
Jatorrizko gidoi onena Aitor Arregi, Jon Garaño, Jorge Gil Munarriz eta Jose Mari Goenaga Izendatua
Mejor maquillaje y peluquería Marco Bai
Efektu berezi onenak Narco Izendatua
Urtea Saria Kategoria Izendapena Emaitza Erref.
2025 Donostiako Zinemaldia Zilarrezko Mazkorra interpretazio protagonista onenari José Ramón Soroiz Irabazlea [20][21]
Sebastiane Saria Irabazlea
Urrezko Mazkorra Izendatua


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkizu, Urtzi. (2015-12-08). «Indiana Jonesi esker nago zinemaren munduan» Berria.
  2. «Ikus entzunezko Komunikazioa Gradua - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (kontsulta data: 2018-11-25).
  3. «Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (myGADE) - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (kontsulta data: 2018-11-25).
  4. «MUtelebista | MU Taldeko telebista» MUtelebista (kontsulta data: 2018-11-25).
  5. (Ingelesez) Berria.eus. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria (kontsulta data: 2019-05-08).
  6. (Ingelesez) Berria.eus. «'Handia' filma Netflixen ikus daiteke jada, euskaraz» Berria (kontsulta data: 2019-05-08).
  7. Berria.eus. «'Handia' filma Oscarretarako bidean da» Berria (kontsulta data: 2018-11-25).
  8. Berria.eus. «Hamahiru hautagaitza eskuratu ditu 'Handia'-k Goya sarietarako» Berria (kontsulta data: 2017-12-13).
  9. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria 2018-2-4 (kontsulta data: 2018-2-4).
  10. EiTB. (2018/02/04). 'Handia' izan da nagusi Goya sarietan. (kontsulta data: 2018-2-4).
  11. Txantiloi:Cita web
  12. Txantiloi:Cita web
  13. Txantiloi:Cita web
  14. Txantiloi:Cita web
  15. Txantiloi:Cita web
  16. Themes, Studio. Informadores de Cine. - XII Premios Feroz. .
  17. «¡Nominaciones 80 Medallas CEC!» CEC (Madrid).
  18. «Conoce a todos los premiados de las #80 Medallas CEC» CEC (Madrid).
  19. .
  20. Txantiloi:Cita web
  21. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]