Edukira joan

Moriarti Produkzioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moriarti Produkzioak
Handia filmaren aurkezpenean. Moriarti taldea Eneko Sagardoy aktorearekin.
SektoreaIkus-entzunezkoa
Sorrera2001
EgoitzaPasaia
Webguneahttp://www.moriarti.com

Moriarti produkzioak Euskal Herriko ekoiztetxe bat da, 2001ean sortua. Film laburrak, dokumentalak eta film luzeak ekoitzi ditu batez ere. Ekoiztetxearen egoitza Pasaian dago.

Azken urteetan arrakasta handiko film batzuk estreinatu ditu, besteak beste, Loreak, Handia, La trinchera infinita, Marco eta Maspalomas, izatez hirostakurak lehiatu baitziren Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eta han-hemenka sari eta nominazio ugari jaso baitzituzten.

Moriartiri bi hasiera eman ahal zaizkio; alde batetik talde moduan eta bestalde, produkzio etxe bezala.

Talde moduan 2000. urtean jaio zen, Aitor Arregi, Xabier Berzosa, Jon Garaño, Jorge Gil eta Jose Mari Goenagak Sarobe Arte Eszenikoen Guneko zinema eskolan ikasketak bukatu ostean. Donostiako Larrotxene kultur etxearen laguntzarekin, hainbat film labur amateur egiten hasi ziren orduan.[1]

Urtebete beranduago, 2001. urtean, Moriarti Produkzioak produkzio etxea sortu zuten Aitor Arregi, Asier Acha, Xabier Berzosa, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak. Etapa honetako beraien lehen film laburra Tercero B film arrakastatsua izan zen.

Hasierako urteetan, Euskal Herriko beste produktora batzuei edukiak, gidoiak edota telebista programa ezberdinetarako ideiak eskaini zizkieten. Irusoin, Orio, Baleuko, Morgan Creativos edo Euskalcom produkzio etxeentzat, besteak beste, egin zuten lan. Irusoinekin duten erlazioa haratago doa, euren film luze gehienak elkarrekin ekoiztu dituztelako.

Hainbat film labur, dokumental eta film luze egin dituzte. Moriartiren film esanguratsu batzuk aipatzearren, Arregik eta Goenagak  zuzendu zuten Lucio (2007); Garañok eta Goenagak zuzendutako  80 egunean (2010) eta Loreak (2014); Arregik eta Garañoren Handia (2017) eta Arregi, Garaño eta Goenagaren La trinchera infinita (2019). Moriartiren filmeek nazioarteko zinemaldi ugarietan parte hartu izan dute eta 450 sari baino gehiago lortu dituzte.

Lan egiteko moduaren inguruan aipatzeko da produkzio-etxeetan ez-ohikoa den eredu kolaboratiboa hartu dutela beren gain, eta hala, filmak kide guztien artean egin ohi dituzte. Filma batetik bestera taldekide bakoitzaren rolak txandakatuz, zuzendari, gidoigile edo ekoizle gisa.[2]

Ekoizpen nabarmenenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lucio (filma)»

Lucio Urtubia nafarrak anarkismoari eskaini dio bizitza osoa. Che Guevararekin egin du lan, 3.000 milioi pezetako iruzurra egin dio Citibanki, bahiketa entzutetsuetan hartu du parte... eta hori guztia igeltsero lanetik egun bakar batean ere huts egin gabe.

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean estreinatu zen 2007. urtean. Hainbat sari jaso zituen eta 2008. urteko Goya sarietan dokumental onenaren saria jasotzeko hautagai izan zen.[3]

Sakontzeko, irakurri: «80 egunean»

Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?[4]

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen. Nazioarteko estreinaldia berriz, Karlovy Varyko zinemaldian izan zen eta ordutik munduan zehar ehundik gora zinema-jaialditan hartu du parte eta hogeita hamar sari jaso ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Loreak (filma)»

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenean.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia estreinatuko zen, sail ofizialean lehiaketan. Goya sarietarako izendatua eta Oscar sarietarako aurre-hautagaia ere izan zen. Nazioarteko hainbat jaialdietan lehiatu zen eta 25 sari jaso zituen.[5]

Sakontzeko, irakurri: «Handia»

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Handia euskaraz eginiko filmik garestiena eta ikusiena da. 10 Goya sari irabazi zituen eta Donstiako zinemaldian Euskal zinemaren Irizar saria eta epaimahairen sari berezia jaso zituen.[6]

La Trinchera Infinita

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «La Trinchera Infinita»

Higinio eta Rosa ezkonberriak dira Gerra Zibilak eztanda egiten duenean. Gizona arrisku larrian dago eta emazteak lagunduta, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdira kondenatuko dute bikotea.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, gidoi onenaren saria, Euskal zinemaren Irizar saria, Nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria eta Feroz sariak irabazi zituen, beste sari batzuen artean. Espainiako produktoreek ematen duten Forque saria jaso zuen eta baita bi Goya ere.[7]

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoiztetxeak lan handia egin du film laburren esparruan eta lan sorta handia du bere katalogoan

Sakontzeko, irakurri: «80 egunean»
  • EHGAM Sariak 2010 - “Urrezko hirukia”
  • Donostiako Zinemaldia VI San Sebastian - Film Commission saria
  • Donostiako Zinemaldia “Sebastiane 2010” saria
  • Hamburg Queer Film Festival (Alemania) - Globala saria (Publikoaren saria)
  • XI Festival Opera prima de Tudela - "Príncipe de Viana" saria zuzendaritza onenari
  • Festival Internacional D'Arras (Frantzia) - Epaimahiaren aipamen berezia
  • Festival Internacional D'Arras (Frantzia) - Publikoaren saria
  • Nantesko zinema jaialdia. Borau Fundazioa Saria - Opera prima
  • Mezipatrako Queer Film Festival. Epaimahaiaren saria film onenari
  • Amsterdameko LGTB Zinemaldia. Publikoaren saria, "emakumeak" kategorian
  • Amsterdameko LGTB Zinemaldia. Epaimahaiaren saria "Senior" kategorian

Filma hainbat jaialditan programatu da, ez bakarrik LGBT gaiaren inguruan, eta hogeita hamar sari baino gehiago jaso ditu:[8]

Sariak Kategoria Izendapena Emaitza
62. Donostiako Zinemaldia Urrezko Maskorra pelikula onenari Izendatua
SIGNIS Saria, Aipamen Berezia[9] Irabazlea
2015 Palm Springs Nazioarteko Zinemaldia[10] Cine Latino Saria Irabazlea
II Feroz Sariak[11] Dramarik onena Izendatua
Zuzendari onena Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Izendatua
Gidoirik onena Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga Izendatua
Aktore-zerrendako aktore onena Itziar Aizpuru Irabazlea
Jatorrizko Musika onena Pascal Gaigne Izendatua
Afitxa onena Izendatua
29. Goya Sariak Pelikula onena Izendatua
Jatorrizko Musika onena Pascal Gaigne Izendatua
Donostiako zinemaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.
  • Euskal Film onenari Irizar Saria.

2017ko abenduaren 13an 32. Goya Sarien izendapenak jakinarazi zituzten eta Handia izendapen gehien lortu zituen filma izan zen.[12], Hona hemen 2018ko otsailaren 3ko galan lortutako emaitzak.[13]

Saria Izendapena Emaitza
Film onenaren Goya SariaIzendatua
Zuzendari onenaren Goya Saria Aitor Arregi

Jon Garaño

Izendatua
Gizonezko aktore berri onena Eneko Sagardoy Irabazlea
Gidoi original onenaren Goya Saria Jon Garaño

Jose Maria Goenaga Aitor Arregi

Irabazlea
Produkzio zuzendaritza onenaren Goya Saria Ander Sistiaga Irabazlea
Muntaketa onenaren Goya Saria Laurent Dufreche

Raúl López

Irabazlea
Jatorrizko musika onenaren Goya Saria Pascal Gaigne Irabazlea
Argazki zuzendari onenaren Goya Saria Javier Agirre Erauso Irabazlea
Zuzendari artistiko onenaren Goya Saria Mikel Serrano Irabazlea
Jantzi diseinu onenaren Goya Saria Saioa Lara Irabazlea
Makillaje onenaren Goya Saria Ainhoa Eskisabel

Olga Cruz Gorka Agirre

Irabazlea
Soinu onenaren Goya Saria Iñaki Díez

Xanti Salvador

Izendatua
Efektu berezi onenen Goya Saria Jon Serrano

David Heras

Irabazlea

Sari kopuru horrekin, Goyen historian sari gehien jaso zituen hirugarren filma bihurtu zen, Mar adentro eta ¡Ay, Carmela!ren atzetik.[14]

Saria Izendapena Emaitza
Kartel onena Iñaki Villuendas Irabazlea
Musika onena Pascal Gaigne Irabazlea
Film onena Izendatua
Zuzendaritza onena Aitor Arregi eta Jon Garaño Izendatua
La trinchera infinita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Non Kategoria Izendapena Emaitza Erref.
2019 Días de Cine sariak Film onena Irabazlea [15]
Mejor actriz Belén Cuesta Irabazlea
Feroz sariak Film dramatiko onena Izendatua [16]
Zuzendari onena Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Izendatua
Emakume aktore onena Belén Cuesta Irabazlea
Gizon aktore onena Antonio de la Torre Izendatua
Gidoi onena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga Izendatua
Jatorrizko musika onena Pascal Gaigne Izendatua
Film onena Izendatua [17]
Zuzendari onena Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Izendatua
Emakume aktore onena Belén Cuesta Irabazlea
Gizon aktore onena Antonio de la Torre Izendatua
aktore errebelazio onena Vicente Vergara Izendatua
jatorrizko gidoi onena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga Izendatua
Ekoizpen-zuzendari onena Ander Sistiaga Izendatua
Muntaketa onena Laurent Dufreche eta Raúl López Izendatua
Jatorrizko musika onena Pascal Gaigne Izendatua
Argazki onena Javier Agirre Erauso Izendatua
Arte-zuzendari onena Pepe Domínguez Izendatua
Jantzi onenak Lourdes Fuentes eta Saioa Lara Izendatua
Makillaje eta ile apainketa onena Yolanda Piña, Félix Terrero eta Nacho Díaz Izendatua
Soinu onena Iñaki Díez, Alazne Ameztoy, Xanti Salvador eta Nacho Royo-Villanova Irabazlea
Efektu berezi onenak Jon Serrano eta David Heras Izendatua
CEC dominak Film onena Izendatua [18]
[19]
Zuzendari onena Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Izendatua
Emakume aktore onena Belén Cuesta Izendatua
Gizon aktore onena Antonio de la Torre Izendatua
Gidoi onena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga Izendatua
Musika onena Pascal Gaigne Izendatua
Muntaketa onena Laurent Dufreche eta Raúl López Izendatua
Saria Urtea Kategoria Hartzaileak Emaitza Erref.
Feroz sariak 2025 Gizonezko aktore protagonista onena Eduard FernandezIrabazlea [20]
Trailerrik onena Omar Bermudez eta Carlos BerotIzendatua
CEC dominak 2025 Gizonezko aktore onena Eduard FernandezIrabazlea [21]

[22]

Muntaketa onena Maialen Sarasua OlidenIzendatua
Goya sariak 2025 Zuzendaritza onena Aitor Arregi eta Jon GarañoIzendatua [23]
Gizonezko aktore protagonista onena Eduard FernandezIrabazlea
Jatorrizko gidoi onena Aitor Arregi, Jon Garaño, Jorge Gil Munarriz eta Jose Mari GoenagaIzendatua
Mejor maquillaje y peluquería MarcoIrabazlea
Efektu berezi onenak style="background:#F99;vertical-align:middle;text-align:center;" class="table-no"|Izendatua
Urtea Saria Kategoria Izendapena Emaitza Erref.
2025 Donostiako Zinemaldia Zilarrezko Mazkorra interpretazio protagonista onenari José Ramón Soroiz Irabazlea [24][25]
Sebastiane Saria Irabazlea
Urrezko Mazkorra Izendatua


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Argiak, kamera... ekin!» Gipuzkoako Hitza 2018-04-27 (kontsulta data: 2020-10-25).
  2. ↑ Susaeta, Igor. ««Pertsonaiei oso lotuta dauden istorioak kontatzen ditugu »» Berria (kontsulta data: 2020-10-25).
  3. ↑ «Moriarti Produkzioak - LUCIO» www.moriarti.com (kontsulta data: 2020-10-25).
  4. ↑ «Moriarti Produkzioak - 80 EGUNEAN» www.moriarti.com (kontsulta data: 2020-10-25).
  5. ↑ «Moriarti Produkzioak - LOREAK» www.moriarti.com (kontsulta data: 2020-10-25).
  6. ↑ «Moriarti Produkzioak - HANDIA» www.moriarti.com (kontsulta data: 2020-10-25).
  7. ↑ «Moriarti Produkzioak - LA TRINCHERA INFINITA» www.moriarti.com (kontsulta data: 2020-10-25).
  8. ↑ 80 egunean. (kontsulta data: 12 de junio de 2017).
  9. ↑ https://web.archive.org/web/20150111233725/http://www.signishispania.es/signis-premia-a-a-second-chance-de-la-directora-susanne-bier/
  10. ↑ https://web.archive.org/web/20150111233245/http://www.psfilmfest.org/news/detail.aspx?NID=407&year=2015
  11. ↑ https://web.archive.org/web/20150214222828/http://feroz.es/nominados-a-los-premios-feroz-2015/ 2015 Feroz Sarien proposamenak
  12. ↑ Berria.eus. «Hamahiru hautagaitza eskuratu ditu 'Handia'-k Goya sarietarako» Berria (kontsulta data: 2017-12-13).
  13. ↑ «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria 2018-2-4 (kontsulta data: 2018-2-4).
  14. ↑ EiTB. (2018/02/04). 'Handia' izan da nagusi Goya sarietan. (kontsulta data: 2018-2-4).
  15. ↑ Txantiloi:Cita web
  16. ↑ Txantiloi:Cita web
  17. ↑ Txantiloi:Cita web
  18. ↑ Txantiloi:Cita web
  19. ↑ Txantiloi:Cita web
  20. ↑ Themes, Studio. Informadores de Cine. - XII Premios Feroz. (kontsulta data: 2025-01-29).
  21. ↑ «¡Nominaciones 80 Medallas CEC!» CEC (Madrid) (kontsulta data: 8 de febrero de 2025).
  22. ↑ «Conoce a todos los premiados de las #80 Medallas CEC» CEC (Madrid) (kontsulta data: 8 de febrero de 2025).
  23. ↑ .
  24. ↑ Txantiloi:Cita web
  25. ↑ Rosado, Ricardo. (27 September 2025). «'Los domingos', el acto de fe de Alauda Ruiz de Azúa, ganadora de la Concha de Oro del Festival de San Sebastián» Fotogramas.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]