Cumann na nGaedhael

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cumann na nGaedhael
Presidentea William T. Cosgrave
Sorrera 1923
Desegitea 1933
Egoitza nagusia Dublin
Ideologia politikoa Erdi zentrua, irlandar nazionalismoa

Cumann na nGaedhael (euskaraz Gaeldarren Elkartea) Irlandako Estatu Askeko alderdi politiko bat izan zen. Irlandako Gerra Zibilaren ondoren, 1923ko apirilaren 27an Itun anglo-irlandarraren alde zeuden Sinn Féin alderdiko diputatuek sortu zuten. 1922an Michael Collins eta Arthur Griffith hil zirelarik, alderdi politiko berri honen buruzagia William T. Cosgrave izan zen. 1923ko Dáil Éireann legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu eta 63 eserleku lortu zituen, honela 1932. urterarte Irlandako Estatu Askearen gobernu guztien agintean egon zen.

1933ko irailaren 3an National Centre Party eta Army Comrades Association alderdiekin elkartu eta Fine Gael alderdi berria sortu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cumann na nGaedhael Aldatu lotura Wikidatan