Blueshirts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blueshirts
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Ideologiafaxismoa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1932
OndorengoakNational Corporate Party (en) Itzuli
Desagerpena1933
Koloreak    

Army Comrades Association (ACA) (euskaraz "Armadako Adiskideen Elkartea"), gerora National Guard ("Goardia Nazionala") bezala izendatua, halere herri hizkeran The Blueshirts ezizenez (irlanderaz Na Léinte Gorma, euskaraz "Ator Urdinak") ospetsuagoak izan ziren, 1930eko hamarkada zehar aktiboki egon zen eskuin muturreko irlandar alderdi politikoa izan zen. Erakunde honetako buruzagia Eoin O'Duffy izan zen.

Blueshirts direlakoak "ia-faxistak" bezala deskribatuak izan ziren [1][2][3] eta euren buruak Hitlerren Ator Marroiak eta Mussoliniren Ator Beltzen eta Francoren Alkandora Urdinen gisa ikusten ote zituzten inguruko eztabaida ere gaur egun Irlandako gizartean oraindik pil-pilean dago. Paramilitar erako jazkera bereganatu eta batak-besteari Erromatar agurra egiten zioten, IRAren aurkako kale borroketan ere eskuhartu zutelarik[4]. Bestaldetik, ideologia faxista ez zen oso zabala elkarte honetako kideen artean, aldiz, hauetako asko IRA nahiz garaiko ezker-zentruko gobernuan zegoen Fianna Fáil alderdiari aurka egiteko kidetu ziren[5]. Kanpotik ikusita, elkarteak eraso egitura baino defentsa egitura bat zuela dirudi, behinik-behin kideak ez ziren terrorismo politikoan inguruko ekintzetan ibiltzeagatik ezagunak. R.M.Douglas historialariak honako hau idatzi zuen: "Ikelari asko... Ator Urdinetan faxismoaren irlandar manifestapena ikusi nahi duten horiek leku okerran bila ari direla ados daude".

1970 eta 1980ko hamarkadetan zehar Blueshirt izendapena Fine Gael alderdikoen aurka modu oldarkorran eta mespretxuz erabilia izan zen, azken hau Irlandako Errepublikako eskuineko alderdia da eta 1933an Blueshirts asko bertan desegin ziren. Edonola ere, alderdi honetako kide eta jarraitzaile askok izendapen hau isekatzat jotzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Army Comrades Association elkartea 1932ko otsailean sortu zen, Irlandako Estatu Askeko gudarosteko gudari-ohien interesa kontserbadoreak defendatzeko asmoz eta euren aurkari politikoen indar handitzeari aurre egiteko, bereziki Fianna Fáil eta Irlandako Armada Errepublikarra.

1932 martxoan Fianna Fáil alderdiko Éamon de Valera Irlandako Estatu Askearen presidentea bilakatu zen. Bere lehenbiziko ekitaldietako batean IRAren aurkako legezkanpotzearen aurka mintzo zen. Talde armatu errepublikarraren preso batzuk ere espetxetik kanpo atera zituen. Mugimendu horien ostean, IRA taldea gobernuaren oposaketan nagusi zen Cumann na nGaedhael alderdiaren ekitaldien aurka egiten hasi zen. Blueshirts elkartearen ustez horiek hitzaldi eta ekitaldi askeen aurkako ekintzak ziren, eta erantzun gisa Cumann na nGaedhael alderdiko ekitaldietako segurtasun zerbitzu gisa eskeini eta jarri zen. Honek IRA eta Blueshirts taldeen arteko liskarrak ekarri zituen. 1932an Thomas F. O'Higgins doktorea, Cumann na nGaedheal alderdiko Teachta Dála (TD; Legebiltzarkide) zena Army Comrades Association edo ACA elkarteko buru bihurtu zen.

1933 urtarrilean de Valera presidenteak ezusteko hauteskundeak iragarri zituen, hauetan Fianna Fáil alderdiak oso modu erosoan irabazle suertatu zelarik. Hauteskunde kanpaina IRA eta Blueshirts taldeetako jarraitzaileen arteko liskar latzez betea egon zen. 1933ko apirilean, ACAk bere kideak bereizten zituen St. Patrick's Blue atorrako jazkera bereganatu zuen.

Eoin O'Duffy buru bilakatzen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eoin O'Duffy eta Blueshirts mugimenduko kideak erromatar agurra egiten.

Eoin O'Duffy Irlandar Independentzia Gerrako Irish Republican Army taldeko gerrilla burua izan zen, bere ibilbide politikoa ikusirik ziurrenik Irlandako historia garaikideko pertsonaia polemikoenetakoa; gerora Anglo-irlandar Akordioaren aldeko agertu zen eta Irlandako Gerra Zibila zehar Irlandako Estatu Askearen Gudaroste eratu berriaren jenerala izan zen, baita Irlandar Garda Poliziako komisaria ere, guzti hori 1922-1933 urteen artean.

1933an de Valeraren berrautatzearen ostean, O'Duffyk bere komisari postutik dimititu zuen, eta gerta horretatik urte batera, uztailean, ACA elkarteko kontrola bereganatu eta National Guard izena ipini zion. Elkartea eraberritu, Europako faxismoaren elementuak hartu zituen, adibidez, Erromatar agurra, jazkerak eta kale irteerak. Elkarteko kideak irlandar jendera murriztu ziren edota "Kristautasun" fedea aldarrikatzen zuten horientzat". O'Duffy Benito Mussoliniren mireslea zen, eta Blueshirts kideek korpotatibismoa euren politika laguntzaile nagusi gisa bereganatu zuten.

Dublingo martxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ACA elkarteak 1933ko abuztuan Dublinen martxa edo manifestapena bat gauzatzea planeatu zuen. Glasnevin hilerrira ailegatu aurretik Irlandako Legebiltzarraren egoitza den Leinster House eraikinaren aurrean gelditu eta han hitzaldi batzuk burutu zituzten. Martxaren atzealdean Arthur Griffith, Michael Collins eta Kevin O'Higgins bezalako Irlandako aurreko buruzagiak omendu ziren. Garbi zegoen Dublinen martxa hori ospatu ezkero, IRAk nahiz langile, errepublikar eta sozialisten ordezkariak ziren beste taldeek Blueshirts taldeko kideen aurka oldartuko zirela.

De Valerak presidenteak Mussoliniren Erromarako martxa gogoratuz eta estatu kolpe baten beldurrez martxa hura debekatu zuen. Hamarkada batzuk beranduago de Valerak Fianna Fáil alderdiko politikariei esan zienez, 1933ko uda hartan Irlandako Gudarosteak bere aginduak betetzeaz edota irlandar gudari askok Blueshirts taldeari atxikimendu erakutsiko zioten ez zen erabat ziur egon (talde horretan gudari-ohi asko baizeuden). O'Duffyk debekua onartu eta bere ekintzak legearen barruan zeudela berretsi zuen. Halere, gainontzeko Irlandako eskualdeetako martxa ezberdinek egun hartan Griffith, O'Higgins eta Collinsen heriotzen omenezko ekitaldiak burutu zituzten. De Valerak mugimendu hau debekuaren aurkako erronkatzat jo zuen, eta jarraian Blueshirts elkartea legezkanpo laga zuen.

Fine Gael eta National Corporate Party[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goardia Nazionala legezkanpo utzi izanaren erantzun gisa, Cumann na nGaedheal eta National Centre Party alderdiak batu eta 1933ko irailaren 3an alderdi politiko berri bat sortu zuten: Fine Gael. O'Duffy bilakatu zen lehenbiziko alderdiko presidentea, W. T. Cosgrave eta James Dillon presidenteorde zirelarik. Goardia Nazionala edo National Guard taldea Young Ireland Association ("Irlanda Gaztea Elkartea") izenera aldatu zen, eta alderdiaren gazte saila bilakatu zen. Alderdiak Commonwealthen barnean jarraituko zuen Irlanda Batuko korporatibismoa sortzen ahalengindu zen. Ondoren, Fine Gaeleko bere kideekin zituen desadostasunen ondorioz O'Duffyk alderdia utzi zuen, nahiz eta Blueshirts elkarteko kide gehienak Fine Gael alderdiaren barnean jarraitu izan.

O'Duffyk National Corporate Party alderdi ultraeskuindarra sortu zuen, beranduago alderdi hau Espainiako Gerra Zibilean Francisco Francoren alde borrokatu zen (ironikoki irlandar talde ultraezkertiarrekoak Espainiako Bigarren Errepublikaren alde borrokatu zirelarik). Bitxikeria bezala: aldi batean talde honetako kideek gaizki ulertu baten ondorioz Francoren gudarosteak tirokatu zituzten, horren ondoren Irlandara itzuli ziren, bestalde, irlandar talde ultraeskuindar honetako kideek Eusko Gudarosteko gudarien aurka borrokatzeari uko egin zioten, euskaldunak eurak bezala nazionalista eta kristautzat baitzituzten. 1934ko abenduan O'Duffy Suitzan burutu zen Montreauxeko Biltzar Faxistan parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus, adibidez, https://web.archive.org/web/20090831041329/http://encarta.msn.com/text_761580392___3/Fianna_F%C3%A1il.html
  2. https://web.archive.org/web/20080819200755/http://www.generalmichaelcollins.com/Fine_Gael/Eoin_O_Duffy.html hemen
  3. https://web.archive.org/web/20090831041329/http://encarta.msn.com/text_761580392___3/Fianna_F%C3%A1il.html 2009ko urriaren 31an artxibatua.
  4. O’Halpin, E. (1999). Defending Ireland: The Irish State and its Enemies since 1922. Oxford University Press. ISBN 0-19-820426-4.
  5. See Manning, M. (1970). The Blueshirts. Gill & Macmillan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]