Daniel Aranguren Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Aranguren Mendizabal
Legazpiko alkatea

1931 - 1933
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1905
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSanta Clara, 1981 (75/76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: aneurisma
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kontularia eta enpresaburua

Daniel Eugenio Aranguren Mendizabal[1], Goitar izengoitiaz ere ezaguna[2], (Legazpi, 1905Santa Clara, 1981) gipuzkoar politikari jelkidea izan zen. Legazpiko alkatea izan zen 1931tik 1933ra. Gerra Zibila zela eta erbestera jo zuen Kubara[3].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiko Erraizabal baserrian jaio zen 1905ean[1][4]. Bost anai-arreba zituen: Juan, Pedro, Bernabe, Inozentzio eta Maria[4].

Emigratu aurretik, kontulari lanetan aritu zen Patrizio Etxeberriaren lantegian. 1931ko apirilaren 5ean[3], 26 urte zituela, Legazpiko alkate hautatu zuten[4]. Apirilaren 17an kargua hartu zuen[5]. Garai hartako Euskal Herriko alkaterik gazteena bihurtu zen[4].

1934ko irailaren 20an Emilia Etxeberria Murgiondo mutiloarrarekin ezkondu zen Legazpiko parrokian. Bost seme-alaba izan zituzten: Libe, Begoña, Antonieta, Daniel eta Emilio. Horietako zaharrena Euskal Herrian jaio zen eta besteak Kuban[4].

Gerra hasi baino lehen, hainbat artikulu argitaratu zituen Argia aldizkarian, Goitar izengoitia erabiliz[2].

1936an erbestera jo zuen Donibane Lohizunera eta gero Kubara, han anaia bat baitzuen. Hara iritsita, Eusko Jaurlaritzaren Santiagoko kontsul izendatu zuten, dokumentuak lor zitzan. Emigratu ondoren, nekazaritza edo abeltzaintza negozioetan aritu zen. 1940an haren emaztea eta alaba zaharrena ere Kubara iritsi ziren[3].

1942an, 1946an eta 1954an Habanara joan zen emaztearekin batera Jose Antonio Agirre lehendakariarekin topatzera. 1950ean, ama hil zitzaionean, Euskal Herrira joan zen baimen berezi batekin[4].

Aneurisma batek jota hil zen Kuban 1981ean, 76 urte zituela[4].

2015ean haren semea Euskal Herria bisitatu zuen eta harrera ofiziala egin zioten Legazpiko udaletxean. Koldobike Olabide alkateak aita alkate kargurako izendatzeko aktaren kopia bat eman zion[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elustondo, Miel Anjel. «Emilio Aranguren Etxeberria: "Erbestea inposatu ziotela transmititu zigun aitak"» Argia 2011-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  2. a b Ugarte, Jose Luis; Madinabeitia, Tere; Ugalde, Maria Jesus. (1999). Brinkola gogoan. Apunte historiko eta etnografikoak. 11 Brinkolako Arriurdin Auzo Elkartea, 172-176 or. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  3. a b c «Kubatik Legazpira» GoiBerri 2015-10-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  4. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Francos Lauredo, Aurelio, ed. «Daniel Aranguren Echeverría» Los puentes de la memoria: Vascos en Cuba. 6 Fundación Fernando Ortiz, 239-271 or. (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  5. a b «Harrera ofiziala Daniel Aranguren jaunari, Legazpiko lehen alkate errepublikanoa izan zenaren semea» Legazpiko Udala 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]