Emilio Aranguren Echeverría
Emilio Aranguren Echeverría | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2005eko azaroaren 14a - ← Héctor Luis Lucas Peña Gómez (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Holguín (en)
1995eko apirilaren 1a - 2005eko azaroaren 14a ← Fernando Ramon Prego Casal (en) - Domingo Oropesa Lorente (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cienfuegos (en)
1991ko apirilaren 30a - 1995eko apirilaren 1a ← Ioan Robu - Eugenio Arellano → Elizbarrutia: Cellae in Proconsularis (en)
1991ko apirilaren 30a - 1995eko apirilaren 1a Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cienfuegos (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Santa Clara, 1950eko irailaren 2a (74 urte) | ||||||||
Herrialdea | Kuba | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Daniel Aranguren Mendizabal | ||||||||
Haurrideak | |||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Emilio Aranguren Echeverría (Santa Clara, Kuba, 1950eko irailaren 2a) kubatar elizgizona da, Holguíngo elizbarrutiko apezpikua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal jatorriko familian jaio zen[1]. 1931tik 1933ra bitartean Legazpiko alkatea izan zen Daniel de Arangurenen semea da. Daniel izeneko anaia du, Habanako Euskal Etxeko lehendakariordea dena[2].
Filosofia eta teologia ikasi zituen Habanan[1], eta 1976ko otsailaren 1ean apaiztu zen[3].
1991ko apirilaren 30an, Cienfuegos-Santa Clarako elizbarrutiko apezpiku laguntzaile izendatu zuten[1][3]. Ekainaren 23an apezpiku ordenatu zen[4]. 1995ean elizbarrutia bi jurisdikziotan banatu zenean, Cienfuegoseko elizbarrutiko apezpiku bihurtu zen[1].
2005eko azaroaren 14an Holguíngo elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten, eta abenduaren 11n hartu zuen kargua[3].
2015ean, Frantzisko aita santuaren harrera antolatu zuen Holguíngo elizbarrutian[4].
2017tik 2020ra Kubako apezpiku-konferentziaren buru izan zen[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Aranguren Echeverría, Emilio» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
- ↑ «Harrera ofiziala Daniel Aranguren jaunari, Legazpiko lehen alkate errepublikanoa izan zenaren semea» Legazpiko Udala 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Emilio Aranguren Echeverria» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Emilio Aranguren elegido presidente de la Conferencia de Obispos Católicos de Cuba» Martí Noticias 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).