Jacques Demy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Demy
Jacques Demy - Paris - avril 1987.jpg
Bizitza
Izen osoaJacques Louis Raymond Marcel Demy
JaiotzaPontchâteau1931ko ekainaren 5a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 14. barrutia1990eko urriaren 27a (59 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Familia
Ezkontidea(k)Agnès Varda  (1962 -  1990eko urriaren 27a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure Louis-Lumière (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, gidoilaria, dialogue writer (en) Itzuli, kanta-idazlea, zinema ekoizlea eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
InfluentziakAgnès Varda

IMDB: nm0218840 Allocine: 1469 Allmovie: p87476 TCM: 48551
Musicbrainz: c28641ce-ca2d-4196-b449-574e08fac58c Find a Grave: 4929 Edit the value on Wikidata

Jacques Demy (Pontchâteau, Loira Atlantikoa, 1931ko ekainaren 5a - Paris, 1990eko urriaren 27a) frantses zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemagintzako ikasketak egin ondoren, zuzendari-laguntzaile izan zen. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, hainbat film labur egin zituen, horien artean Le Sabotier du Val de Loire (1956, Val de Loireko sabotaje-egilea) eta Le Bel Indifférent (1957, Eder axolagabea) nagusi. 1961ean Lola lehenengo film luzea egin zuen, Nouvelle vagueren urte ederren garaian. Film hunkigarria eta minbera da, eta Demyren ondorengo lanen oinarriak erakusten ditu; era berean, zinemagileak ametsaren eta errealitatearen arteko harremanaren inguruko kezkei buruzko gogoeta agertzen du. 1964an, Cannesko Jaialdian, urrezko domina jaso zuen, Les Parapluies de Cherbourg (Cherbourgeko aterkiak) musika-komediagatik. Hura izan zen Catherine Deneuverekin egin zituen lau filmetako bat. Hauek dira besteak: Les Demoiselles de Rochefort (1967, Rocheforteko andereñoak), Peau d'Âne (1970, Asto-azala) eta L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la Lune (1973, Gertakizun garrantzitsuena gizona Ilargian izan zenetik). 1969an États-Unis Model Shop egin zuen, Lola lanaren jarraipena. Lady Oscar (1979) lanaren ondoren, Jacques Demyk melodrama guztiz kantatuaren formula hautatu zuen, eta Une chambre en ville (Gela bat hirian) osatu zuen. Lan horrek izugarrizko arrakasta izan zuen. Bere azken lanetan, Parking (1985) eta Trois places pour le 26 (1988, Hiru leku 26entzat), musika, kantua eta dantza landu zituen. Hil ondoren, Agnès Varda emazteak omenaldi bat egin zion Jacquot de Nantes (1991) lanarekin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Demy Aldatu lotura Wikidatan