Dardara (dokumentala)
Dardara (dokumentala) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | Dardara |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera alemana ingelesa gaztelania euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Iruñea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Marina Lameiro |
dardarafilma.com | |
![]() ![]() ![]() |
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dardara (argipena)».
Dardara 2021eko Marina Lameiro zinema zuzendarien film dokumentala da, Berri Txarrak taldearen agurraren ingurukoa.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019an igo zen azkenekoz Berri Txarrak agertoki batera. Iruñean izan zen azkena, Nafarroa Arena pabiloian, eta 11.000 jarraitzaileren babespean esan zioten «ikusi arte» ibilbideari. Kontzertu horrekin egindako bira da filmaren gertaleku nagusia, baina hori baino askoz gehiago ere bada Dardara. Gorka Urbizuren hitz eta gogoeta ugarietatik abiatuta antolatu du ekoizpena Lameiro zuzendariak, eta sortzailearen, obraren eta hartzailearen arteko triangeluan kabitzen den guztiaz hausnartzera gonbidatzen du. Eta hiru helduleku horietatik, zaleei dagokienak du pisurik handiena; izan ere, jarraitzaileengan eta haien aniztasunean jarri du arreta zinemagileak.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «'Dardararen bat' bihotzean» Berria 2021-03-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |