Edukira joan

Nafarroa Arena

Koordenatuak: 42°47′46″N 1°38′07″W / 42.796047°N 1.635356°W / 42.796047; -1.635356
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroa Arena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°47′46″N 1°38′07″W / 42.796047°N 1.635356°W / 42.796047; -1.635356
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2009
Inaugurazioa2018ko irailaren 29a
JabeaNafarroako Gobernua
Kudeatzailea[[]]
Kirolasaskibaloia
pilota
Edukiera11.800
Webgune ofiziala

Nafarroa Arena Iruñeko El Sadar Estadioaren ondoan dagoen lursail batean eraikitako erabilera anitzeko pabiloi bat da. Osasuna Futbol Klubeko igerilekuetan zegoen lurrean eraiki zen. 10.000 ikuslerentzako ahalmena duen kirol anitzeko pista dauka, kirol konfigurazioan, 11.800 ikuslerentzako kontzertu konfigurazioarekin eta 3000 ikusleentzako frontoia. Azpiegitura, mota guztietako ekitaldiak antolatzeko prest dago.

2018an inauguratu eta gero, lehenengo hiru hilabeteetan 76.000 pertsona baino gehiago hartu zituzten [1].

Nafarroa Arena izen eta forma desberdinetan ezagutu izan da proiektuen garapenaren hasierako fasetatik. Nafarroako Gobernuko 2008ko aurrekontuen aurreproiektua 1000 euroko inbertsioa izan zen Iruñeko kirol pabilioian egindako ikerketa teknikoei eta proiektuari; lehenengo une honetan, 5.000 ikuslerentzako balioanitzeko polikiroldegia sortzen saiatu zen, eta oraindik kokapena ez zen erabaki, nahiz eta Nafarroako Gobernuak El Sadar Estadioaren ondoko gunea nahiago izan. [2]

Nafarroako Gobernuak, 2008ko apirilean, dagoeneko behin betiko proposamena aurkeztu zuen: Reyno de Navarra Arena izenarekin ezagutuko zen erabilera anitzeko pista zentral bat zuen pabilioia. Bertan kirol ekitaldiak, kontzertuak, konbentzioak, azokak eta abar antolatuko lirateke.[3]

2008ko abuztuan, Osasunak bere azken proposamena aurkeztu zuen, El Sadarcillo izeneko 20.000 m²-ko gunea Nafarroako Gobernuari transferitzea aurreikusi zuen, erabilera anitzeko pabilioia eraikitzeko. Aurretik definitutako 10.000 ikuslerentzako ahalmena zukeena. [4]

Xehetasun azterketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuaren hasiera Club Atlético Osasuna-ko igerileku zaharrak Sadar Estadiotik, Taxoare Kirol Hiriko kokapen berri batera transferitzea zen. Mugimendu honek Osasuna jabe zuen Sadar Estadioaren ondoko lursaila askatu zuen Nafarroa Arena eraiki ahal izateko. [5] Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeak 2009ko urtarrilaren 27an plana onartu zuen. [6]

Ideia Lehiaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barnealdearen ikuspegi orokorra

2009ko urtarrilean, ideia lehiaketa bat egin zen proiektuaren azken diseinua, ekipamendua eta eraikuntza kudeaketa zehazteko. Lehiaketaren aurkezpenean proiektuaren behin betiko izena Reyno de Navarra Arena izanen zela baieztatu zen, Nafarroako Gobernuko Turismo Reyno de Navarra marka biltzeko. Pabiloiaren erabilerari buruzko xehetasunak ezagutu ziren: 10.000 ikuslerentzako pista zentral bat, 2.500 ikuslerentzako frontoi bat, kirol museo bat eta lurpeko aparkaleku bat izango lirateke. [7] Lehiaketan parte hartu zuten zazpi arkitektura estudioetatik TYM taldeak irabazi zuen. Irabazleari zazpi hilabetean eta 1,3 milioi euroko kostuarekin proiektua egitea esleitu zitzaion. [8]

Eraikuntzako programa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TYM Arquitectos-ek aurkeztutako behin betiko proposamena 41 207 m²-ko azalera okupatzen zuen; horietatik 28 208 erabilera anitzeko pabilioirako eta 12 610 lurpeko aparkalekuetarako erabili zuten. Pabiloiaren barnealdea bi espaziotan antolatu zen: 10.000 ikuslerentzako pista zentrala eta 3000 ikuslerentzako frontoia. [9]

Garai hartan Isabel García Malo, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak, kirol jarduera pabilioiaren diru-sarreren % 10 soilik sortuko zela iragarri zuen, kontzertuek eta ikuskizunek, berriz, diru-sarreren % 70 sortuko lituzkete eta gainerako % 20 azoka, erakusketa eta konbentzioetan sortuko zen. [10]

Harmaila teleskopikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi pisten artean harmaila teleskopikoen bloke bat proiektatu da, bi pistetara zuzendu daitekeena. Sotoan ezkutatu ahal da (kendu daitekeen plataforma sistema) bi pistak bateratuz. Kontzertuak eta ikuskizunak hartu ahalko ditu plataforma horrek.

Pantaila erraldoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroa Arena pabilioiaren barruko xehetasuna

Goi kalitateko KLUSTER nagusi bat dago eta pantaila mural bat dauka Frontoiak. Hainbat bideo eta irudi formatu proiektatu daitezke iturri ezberdinen bidez (UMTV, kirol kontsolak, irakurgailua, etab.).

Gortinak eta sareak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioa ilunpetan uzteko.

Pistetan sektoreak egiteko aukera (ekitaldi anitzak). Ekitaldi pribatuen kasuan, konfidentzialtasun osoa ziurtatzen da.

Kirolak babesteko sare mugikorrak.

Zintzilik dauden egiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Arenak goian egitura sendoa dauka, 6x6m-ko laukiz osatuta dagoena eta zintzilikatzeko puntuak dituena. Gehienez 80 tonako zamak zintzilikatzeko aukera eskaintzen du. Hainbat habe nagusi ditu eta horietan 20 tona bitarteko pisua zintzilika daiteke, bai hilaran eta bai lotuta, gutxienez hiru loturaren bidez: 20/3 = 6,67 tona lotura bakoitzeko. Pasagune nagusia dagoen tokiak 50 tona arte jaso dezake. Ikuskizunen muntaia errazte aldera, 18×24 metroko Pre-rigging motorizatu eta mugikor bat dago pabiloiaren egitura osoan.[11]

Inaugurazioa eta ekitaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenean pabiloiaren izena Nafarroa Arena izan zen eta 2018 irailean ireki zen Esku Pilotako Final Masters Codere delakoarekin. Lehen hiru hilabeteetan kirol ekintzak, musika ekintzak (Rosendo, Pablo López, Dios Salve a la Reina, Ara Malikian, etab.) eta espektakuluak (Revolution Ice) izan ziren bertan. Gainera 2019an Cirque du Soleil Nafarroa Arenan egon zen.[12]

2022ko abenduaren 18an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala bertan jokatu zen, Nafarroan lehenengo aldiz, eta 13 400 inguru entzuleren aurrean. Ekitaldian Joanes Illarregi leitzar gaztearen eskutik, lehenengo aldiz Nafarroa Garaiko bertsolari batek parte hartu zuen Txapelketa Nagusiko final batean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]