David Jaime Dean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
David Jaime Dean
Bizitza
Jaiotza Eugi1887ko maiatzaren 16a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Kanbo1949ko urriaren 28a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Izquierda Republicana

David Jaime Dean (1887ko maiatzaren 16a, Eugi, Nafarroa - 1949ko urriaren 28a, Kanbo, Lapurdi) nafar errepublikar politikari bat izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Eugikoa zen, familia Erriberri eta Tafallakoa izan arren. Euskaraz ere hazi zen jaioterrian, eta bere bizitzako aldi luze batez Etxarri Aranatzen bizi izan zen, baita bertan emaztea hartu ere: Martina Larraza. Bigarren abizena Tafallakoa du, eta Erdi Aroan ditu sustraiak, orduko nobleziako leinu batean. 1356ko testu batean Joan de An edo Dehan aipatzen da, Karlos II.a Evreuxekoa Nafarroako erregearen txanbelana eta Tafallako gazteluko alkaidea.[1]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an, Tafallan zela, bat egin zuen Izquierda Republicana alderdi sortu berriarekin. Gogotik aritu zen Hego Euskal Herriko estatutuaren alde 1931tik hasita, baita euskal udalen bilkuren sustatzaile lanetan ere, adibidez, "Ardoaren Gerra" delakoan (1934).

1936ko errepublikaren kontrako Altxamendu militarrean, Tafallan zen, eta matxinatuak berehala joan ziren haren bila. Ezkutatzea lortu zuen, oso baldintza gogorretan, hala ere. Pixkanaka, Nafarroa iparraldera mugitzen joan zen, baserriz baserri ezkutatuz[2] eta 20 hilabete korapilatsu ihesean emanez. Ultzamatik Nafarroa Beherera heldu zen 1938an, estatu-muga pasata, baita Kanbon aterpe hartu ere.[3]

Bertan, Mateo Mujika apezpiku iheslaria izan zuen aterpekide, eta euskal erbesteratuekin harremanetan hasi zen.[4] Manuel Irujo ere ezagutu zuen. Kanbon eman zuen bizitza erbesteko Nafarroako Kontseilua antolatzen. Hori dela kausa, Eusko Jaurlaritza eta EAJrekin talka egin zuen hainbat alditan, alderdi horrek nafarren kontseilua gutxietsi nahi zuelakoan.[5] Euzkadi Irratiaren irratsaiotan hitz egin zuen Nafarroa Garaiarentzat, Nafarroako Kontseiluak tarte bat baitzuen bertan, baita euskaraz aritu ere askotan.[6] Ahoz ez ezik, idatziz euskara txukunean zuzentzen zitzaien euskal eragile politiko abertzaleei, adibidez, Jose Antonio Agirre lehendakariari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «David Jaime, republicano de izquierda vasquista» Noticias de Navarra 2016-03-20.
  2. Tafallako alkate Julio Iribarren alderdikidea, ehun bat metrora izan zuen ezkutatuta Alkotzen, jakin gabe.
  3. Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016) Nuestro pueblo despertará Txalaparta 148-149. or. ISBN 978.84-16350-44-5.
  4. Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 157. or.
  5. Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 236-237. or.
  6. Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 219-220. or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]