Ultzamaldea
- Artikulu hau Nafarroako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».
Ultzamaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ultzamaren ikuspegia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerriak | Anue, Atetz, Basaburua, Ezkabarte, Imotz, Lantz, Odieta, Olaibar, Ultzama |
Herri handiena | Ultzama |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′59″N 1°40′31″W / 42.9497°N 1.6754°W |
Azalera | 401,1 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 6.320 (2017: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Ultzamaldea ([ults̻amalðea]) Nafarroa Garaiko iparraldeko eskualdea da, Iruñeko merindadean kokaturik dagoena. Tradizionalki ingurune euskalduna izan den arren, XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera erdalduntze prozesua oso azkarra izaten ari da.
Gaur egun 6.000 pertsona inguru bizi dira bertan, 9 udalerrik osatzen dute zonaldea, Ultzama herriburua eta udalerririk populatuena delarik, bai eta eskualdeari izena ematen diona ere.
N-121-A errepideak Ultzamaldea zeharkatzen du, Iruñetik etorria eta Baztan eta Bortziri alderanzko bidan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Malerreka eta Baztan ibarra, hegoaldean Iruñerria, ekialdean Auñamendiko eskualdea eta mendebaldean Leitzaldea eta Sakana mugakide ditu.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultzama ibaiak zeharkatzen du eskualdea iparraldetik hegoaldera, Belate mendatetik Arga ibaiarekin bat egin arte. Larraun ibaia ere aipatzekoa da, Biaizpeko haitzartetik igaro eta Arakil ibaiarekin batzen dena.
Saioa mendia (1.419 m) eskualdeko ipar-ekialdean dago kokatuta, Baztango mugetan. Ipar-mendebaldean, aldiz, Ireber (1.208 m), Malerreka eta Leitzaldeko mugetan. Hegoaldean, Sakanako ateetan, Erga (1.094 m) dago.
Natur ondareari dagokionez, Orgiko_hariztia nabarmena da zonaldeko baso guzien artean.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezkabarte: 1.797 biztanle 2017an (1.675 bz. 2011an) | 34.16 km2. | 52.61 bz/km2.
- Ultzama: 1.661 bz. (1.706 bz.) | 96.44 km2. | 17.22 bz/km2.
- Basaburua: 850 bz. (888 bz.) | 83.08 km2. | 10.23 bz/km2.
- Anue: 477 bz. (410 bz.) | 61.45 km2. | 7.76 bz/km2.
- Imotz: 430 bz. (430 bz.) | 42.50 km2. | 10.12 bz/km2.
- Olaibar: 363 bz. (243 bz.) | 15.99 km2. | 22.7 bz/km2.
- Odieta: 362 bz. (339 bz.) | 24.09 km2. | 15.03 bz/km2.
- Atetz: 227 bz. (237 bz.) | 26.33 km2. | 8.62 bz/km2.
- Lantz: 153 bz. (130 bz.) | 16.88 km2. | 9.06 bz/km2.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1512ko abenduaren 7an Belateko gudua gertatu zen, Nafarroako Erresuma eta Gaztelako Koroaren artean gertatutakoa. Nafarrek Frantziako Erresumaren laguntza izan zuten, eta gaztelarrek gipuzkoar eta arabarrena.
Bestela, Baztango Donejakue bideak eskualdeko herri hauek zeharkatzen zituen: Lantz, Olague, Leazkue, Burutain, Ostitz, Enderitz, Olaitz eta Arre.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako hizkerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko hizkerei dagokienez, Louis Lucien Bonapartek eskualdean batasuna ikusi zuen XIX. mendean eta udalerri guztiak batera sailkatu zituen. Berriki, ordea, Orreaga Ibarra eta Koldo Zuazo hizkuntzalariek bi lurralde desberdindu dute: Mendebaldean Basaburua eta Imotz udalerrietan tarteko hizkerak daude euren ustez, erdialdeko euskara edo gipuzkerarekin lotuak; eta ekialdean, Ultzama, Lantz, Atetz, Anue eta Odieta nafarreraren eremuaren barruan ikusten dituzte.
Bertako euskara, Iparraldeko goi nafarreraren aldaera, galdutzat jo daiteke Ezkabarte, Odieta, Olaibar, Lantz eta Anuen. Ezkabarten Anotz izan bide zen euskara galtzen azkena, iparraldeko haranetara begira egoteagatik. Bertako Celedonia Zenoz (1908an jaioa) topatu zuen Iruñean Koldo Artolak 1980ko hamarkadaren hasieran, eta hari esker bildu ahal izan zituen haraneko euskararen azken apurrak. Olaibarko azken euskaldun zaharra, seguruenik, Olaizko Jose Maria Makirriain izan zen, 1986an hildakoa. Artolari zor diogu oraingoan ere berriemaile hura topatu eta ezagutzera eman izana. Anuen eta Odietan aurrekoetan baino pittin bat beranduago itzaliko zen euskara. Haran hauetan, Lantzen bezala, ez da dagoeneko euskaldun zaharrik. Atetzen gutxi entzun daiteke bertako euskara, eta Beuntza herrian bakarrik, adineko zenbaitek oraindik badakite-eta. Ultzama, Imotz eta Basaburuan dexente hobea da lekuan lekuko euskeraren egoera, baina hiru haranetako zenbait herritan oso edota erabat ahaztua dago.
Gaur egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen Foru Legeak bitan zatitu zuen eskualdea, alde batetik, Ultzama, Basaburua, Imotz, Anue eta Lantz alde euskaldunean, eta bertzetik, Odieta, Atetz, Ezkabarte eta Olaibar eremu mistoan.
2017ko martxoaren 17an, eremu mistoen zabalpenerako proposamenak onartzeaz gain, Atetz udalerria eremu euskaldunera mugitu zen.
Hauek ziren euskaldunen kopurua Ultzamaldean 1996an:
Udalerria | Biztanleak | Euskaldunak |
---|---|---|
Anue | 441 | 91 |
Atetz | 210 | 66 |
Basaburua | 671 | 538 |
Ezkabarte | 1.061 | 94 |
Imotz | 403 | 264 |
Lantz | 122 | 19 |
Odieta | 324 | 79 |
Olaibar | 165 | 15 |
Ultzama | 1.617 | 769 |
Gaur egun, "Esan erran Irratia" eta "Pulunpe" aldizkaria hango euskal hedabideak dira.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebe eliza (Eusa) nabarmentzekoa da, erromaniko estilokoa eta Gizateriaren ondaretzat hartutakoa.
Festak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lantzeko inauteria nabarmentzen da eskualdeko bertzelako ohituren eta festen artean, Nafarroa eta Euskal Herri guztian inauteririk ezagunenetarikoa baita.
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak 3 geltoki dauzka eskualdean: Olague, Ostitz eta Soraurenen. Ibilbide osoa hauxe da:
Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Ultzamako hizkera. Inguruko euskalkiekin harremanak". Orreaga Ibarra. Nafarroako Gobernua. Iruñea, 1995.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |