David López García
David López García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David López García |
Jaiotza | Barakaldo, 1981eko maiatzaren 13a (43 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Team Sky | 2013-2018 |
Cafés Baqué | 2003-2004 |
Euskaltel-Euskadi | 2005-2006 |
Movistar Team | 2007-2012 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 179 zentimetro |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «David Lopez»
David López García (Barakaldo, Bizkaia, 1981eko maiatzaren 13a) txirrindulari profesional ohia da. Movistar Team taldean ibilitakoa, eta Barakaldotik hurbil dagoen Trapagaran herrian bizi da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an, bere amateur taldea zen Cafés Baqué profesional bihurtu zen, eta David harekin bilakatu zen profesional. Haiekin, 2004ko Tour de l'Avenirreko sailkapen orokorrean 6.a izan zen, eta hurrengo urtean Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen.
2006an, Italiako Giroan parte hartu eta laugarrena izan zen etapa batean. Urkiola Igoeran postu bera lortu zuen.
2007an, Caisse d´Epargnek fitxatu eta emaitzarik onenak lortu zituen: 6.a Paris-Nizan; 6.a Gaztela eta Leonen; 4.a Klasika Primaveran; Mendiko Sailkapena Euskal Bizikletan; 2.a Urkiola Igoeran; etapa bat eta sailkapen orokorraren 3. postua Alemaniako Itzulian eta, azkenekoz, 14.a Espainiako Vueltan.
2008an, 3.a izan zen Plouayko Sari Nagusian eta 2009an 7.a Andaluziako Vueltan.[1]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999
- 2. Bizkaiko Itzulian (junior)
2000
- 3. Insalus Sarian
2001
2002
- 2. Laudio Sarian
- 2. Cirilo Zunzarrenen oroimenezko Sarian
- 3. Loinaz Proban
- 3. Jose Mari Anza Memorialan
- 3. San Bartolome Sarian
- 3. Caja Cantabria Sari Nagusian
2007
- 2. Urkiola Igoeran
- 3. Alemaniako Itzulian eta etapa bat.
- 6. Paris-Nizan
2008
2009
2010
- Espainiako Vueltako etapa bat.
2011
2013
- Eneco Tourreko etapa bat.
2015
Emaitzak lasterketa nagusietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | UT | 40. | - | - | UT | - | - | - | - | - | - | 69. | - |
Frantziako Tourra | - | - | - | UT | - | 51. | - | - | - | - | 127. | 105. | - | - | - |
Espainiako Vuelta | 47. | - | 75. | - | 14. | - | 42. | 42. | UT | - | - | - | - | 60. | |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003-2004: Cafés Baqué
- 2005-2006: Euskaltel-Euskadi
- 2007-2010: Caisse d´Epargne
- 2011-2013: Movistar Team
- 2013-2018: Team Sky
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David López García |