Davy Crockett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
David "Davy" Crockett
David "Davy" Crockett
David Crocketten irudia, 1834ko Chester Harding margolariaren lana.
Datu pertsonalak
Izen osoa David Crockett
Ezizena Muga basatiko erregea
Jaio 1786ko abuztuaren 17a
(49 urte)
Limestone, Tennessee
(Estatu Batuak)
Hil 1836ko martxoaren 6a
Alamo misioa, San Antonio
(Texas)
Sinadura Davy Crockett signature, 1835.svg

David "Davy" Crockett (1786ko abuztuaren 17a, Limestone, Tennessee - 1836ko martxoaren 6a, Alamo misioa, Texas) estatubatuar abenturazale, esploratzaile eta politikari bat izan zen. XIX. mendeko AEBetakn heroi herrikoi bilakatu eta gaur egun herrialde horretako mitologiako pertsonaia historiko garrantzitsuenetako bat da. Bere garaian “Muga basatiko erregea“ (“King of the Wild Frontier“) ezizena jaso zuen.

Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan bere sorlekua zen Tennessee estatua ordezkatuko zuen. Texasko Independentzia Gerran mexikarren aurka borrokatu zen, eta 1836ko martxoaren 6an El Álamoko guduan 49 urte zituela hil zen.