Dazia (antzinako eskualdea)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dazia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»
Dazia Burebistaren erregealdian

Dazia[1] (latinez: Dacia) hego-ekialdeko Europako antzinako eskualdea izan zen, Danubio ibaiaren ezkerraldean kokatutakoa. Egungo Errumaniari dagokio eta herri indoeuroparra bizi zen bertan, greziarrek Getes eta errumaniarrek Daces deitzen dutena. Daziak garrantzi handiko gerrak izan zituen Antzinako Erromaren aurka, Trajanok erabat menderatu zituen arte (101-107). Orduan erromatar probintzia bilakatu zen, Dazia izena atxikiz. Hiriburuak Sarmizegethusa izena zuen (erromatarren Ulpia Trajana). 271. urtetik aurrera Dazia deitutakoak egungo Serbia eta Bulgaria hartzen zituen. Erromatarrek oso eragin sakona izan zuten Dazian, gaur egun bertan erabiltzen den hizkuntzak, errumanierak besteren artean, erakusten duen bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dazia (antzinako eskualdea) Aldatu lotura Wikidatan