Dazia (antzinako eskualdea)
| Dazia (antzinako eskualdea) | |
|---|---|
| Mota | antzinako herrialdea, antzinako zibilizazioa eta eskualde historikoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 45°42′N 26°30′E / 45.7°N 26.5°E |
- Dazia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»

Daciako Erresumaren hedapen territorial handiena Burebista erregearen agintaldian, horiarekin eta inguruko eskualdeak, K.a. 50 inguruan.
Dazia[1] (latinez: Dacia) hego-ekialdeko Europako antzinako eskualdea izan zen, Danubio ibaiaren ezkerraldean kokatutakoa. Egungo Errumaniari dagokio eta herri indoeuroparra bizi zen bertan, greziarrek Getes eta errumaniarrek Daces deitzen dutena.
Garrantzi handiko gerrak izan zituen Antzinako Erromaren aurka, Trajanok erabat menderatu zituen arte (101-107). Orduan erromatar probintzia bilakatu zen, Dazia izena atxikiz. Hiriburuak Sarmizegethusa izena zuen (erromatarren Ulpia Trajana). 271. urtetik aurrera Dazia deitutakoak egungo Serbia eta Bulgaria hartzen zituen. Erromatarrek oso eragin sakona izan zuten Dazian, gaur egun bertan erabiltzen den hizkuntzak, errumanierak beste ezaugarriren artean, erakusten duen bezala.
Daziako erresumaren sortzailea Burebista izan zen (K.a. 80tik 44ra bitartean gobernatu zuena, gutxi gorabehera), Daziar printzerri batzuk konkistatu eta elkartu zituena. Burebista eskordiskoen herri zelta suntsitzetik gertu egon zen; Itsaso Beltzaren mendebaldeko kostaldean -Odesotik (egungo Varna, Bulgarian) Olbiaraino (egungo Odesatik gertu) - zeuden hiri greziarrak ere azpiratu edo haiekin aliatu zen. Erromatar gerra zibilean, daziarrak Ponpeioren alde egin zuten. Burebista Julio Zesarren urte berean erail zuten, erromatar agintariak daziarren eta partiarren aurkako espedizio bat prestatzen ari omen zelarik.
Erresuma lau (edo bost) printzerritan banatu zen Burebista hiltzean, baina Dezebaloren agindupean (K.o. 87tik 106ra gutxi gorabehera) printzerriak batu eta erresuma eraiki zen berriro. Domizianoren jenerala Kornelio Fuscoren aurkako guduan irabazi zuen daziarrak, baina azkenean erromatarrek garaitu egin zuten Dezebalo, eta bakea sinatzera behartu zuten, eta horrek Daziako erresuma Erromako estatu bezero bihurtu zuen, erromatarren dirua eta laguntza jasotzearen truke. Egoera ez zen aldatu Trajanok bi gerra luze egin zituen arte (101etik 102ra). 105etik 106ra c.) daziarrak zanpatzeko eta beren indargune guztiak suntsitzeko.[2]
Daziarren aurkako garipena ospatzeko eta gogoratzeko Trajanok Trajanoren Zutabea eraikitzea agindu zuen, Erroman. Trajanoren Foroan dago, Kirinaletik gertu, Erromatar forotik iparraldera, eta zutabeko erliebeetan daziarren aurkako gerrak irudikatzen dira.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trajanoren zutabeko Daziako emakumeak.
- Daziako emakumeen marrazkia XIX. mendeko Robert de Spallart egilearen liburu batean.
- Daziarrak mezu bat jasotzen, Traianoren zutabean.
- Urrezko plaka bat, Bozelketa teknikarekin apaindua.
- Daziar urrezko besokoa. K.a. II-K.o I.
- Daziar-Hallsstat besokoa eta ezpata-kirtena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/5/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dumitru, Adrian. (2023-02-13). «Dacia» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-01-01).
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ZZ.AA (2021eko azaroa) “Tesoros arqueológicos de Rumanía. Las raíces dacias y romanas” Espainiako Kulura eta Kirola Ministerioa.

