Desagertutako ugaztunak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehen ugaztunen agerpenetik, hainbat espezie desagertu dira, klimaren aldaketak edo bestelako faktoreek eraginda.

Desagertutako ugaztunetako batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariako bisontea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hungariako bisonte»

Hungariako bisontea, (Bison bonasus hungarorum) Karpatoetako bisontea bezala ere ezaguna, 1740. urtean desagertutako Europako bisontearen azpiespezie bat izan zen. Karpatoak mendietan bizi omen zen, baita Moldavian eta Transilvanian. Baliteke ere azken garaietan Ukraina eta Hungariara zabaldu izatea.

Estepako bisontea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: « Bison priscus»

Estepako bisontea, (Bison priscus), egun desagertutako bisonte espezie bat izan zen. Europa, Ekialde Ertaina, Errusia, Mantxuriaeta Ipar Amerikan bizi omen zen Pleistozenoan.

Kaukasoko bisontea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kaukasoko bisonte»

Kaukasoko bisontea, (Bison bonasus caucasicus) Europako bisontearen azpiespezie bat zen. Kaukasoko mendietan bizi omen zen. Libre zegoen azken alea, 1927. edo 1930. urtean akabatu zuten, (iturri ezberdinen arabera), baina arraza zoologiko ezberdinetan mantendu zen 1950. urte arte.

Mammuthus sungari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Mammuthus sungari»

Songhua ibaiko mamuta, baita Shokako mamuta izenarekin ezaguna ere (Mammuthus sungari), bizi izan den mamutik handiena izan zen. Ibaraki Natur Museoan 5,1 metro garaierako espezimen bat begiztatu daiteke.

Mamut[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Mamut»

Mamuta (antzinako errusieratik маммот) Mammuthus galdutako generoko edozein espezie izendatzeko erabiltzen da, nahiz eta ezagunena mamut iletsua den (Mammuthus primigenius).

Tarpan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tarpan»

Tarpan zaldia (Equus ferus ferus), Eurasiako basa-zaldia bezala ezaguna da baita ere, egun desagertutako zaldi arraza bat izanik. Ondo dokumentaturiko azken alea, Ukrainan harrapatutakoa, 1876an urtean Moskuko zoologikoan hil zen.

Uro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uro»

Uroa Europako beste zenbait hizkuntzetan aurochs izenarekin ezaguna ere, Bos taurus primigenius da bere izen zientifikoa, garai bateko basa zezenaren espezie bat izan zen.

Zalambdalestes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zalambdalestes»

Zalamnbdalestes Goi Kretazeoan Mongolian bizi izan zen ugaztun kareduna izan zen. Ezagutzen den karedunik zaharrenetarikoa da eta Dinosauroekin batera bizi izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.