Hungariako bisonte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hungariako bisonte
Coin of Ukraine zubr r.jpg
Txanpon ukraniarra. Dirudienez Ukranian zabaldutako bisonte azpiespeziea Bison bonasus hungaroruma izan zen.
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
EspezieaBison bonasus
Azpiespeziea Bison bonasus hungarorum
(Kretzoi, 1946)

Hungariako bisontea, (Bison bonasus hungarorum), hungarieraz Kárpáti Bölény, Karpatoetako bisontea bezala ere ezaguna, 1740. urtean desagertutako Europako bisontearen azpiespezie bat izan zen. Karpatoak mendietan bizi omen zen, baita Moldavian eta Transilvanian. Baliteke ere azken garaietan Ukraina eta Hungariara zabaldu izatea.

Bisontea hau galdu zen bere gertuko senidea izandako Kaukasoko bisontea baino mende bat lehenago, gutxi gorabehera. Seguraski Mendebaldeko Europaren erditik gertuagi bizi zelako eta haren ondorioz bere habitatak azkarrago galdu egin zirelako.

Azken ale basatia Transilvaniako Karpatoetan harrapatu zuten 1740. urtean.

1951. urtean Europako bisontea berriro bersartua izan zen lehenengo Hungariako bisontearen eremuetan, baina ez zen jada jatorrizko azpiespeziea, Bison bonasus bonasus, baizik.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu asko Europako bisontearen azpiespezie honi buruz. Baliteke, zenbait adituen arabera, azpiespezie baliogarririk ez izatea ere. Bisonte mota hau deskribatu zuen Miklós Kretzoi bera ere, zalantzakor agertzen da Karpatoetako bisontearen inguran.

Une honetan hiru azpiespezie onartzen dira Europako bisontearen barnean, Hungaria edo Karpatoetako bisontea, Ordokietako bisontea, edo Lituaniakoa (bizirik irauten duen bakarra, Bison bonasus bonasus eta galdutako Kaukasoko bisontea.

Banaketa eta habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariako edo Karpatoetako bisontea Karpatoak mendietan bizi izan zen, baita Transilvanian ere. Karpatoak mendiek uztai hestu bat osatzen dute Txekiar Errepublikatik, ipar-mendebalean, Eslovakia, Ukraina, Polonia eta Errumaniaraino ekialdean, Danubio ibaiko "Burnizko Ateetaraino, Serbia eta Errumania artean, hegoaldean.

Desagertzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehiza zuzena eta seguruen bere habitataren galera

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]