Deskarboxilazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimika organikoan deskarboxilazio esaten zaio karboxilo talde bat duen konposatu organiko bat karbono(IV) oxido molekula bat askatuz transformatzearen erreakzioar[1]i. Biokimikan oso garrantzitsua da.

Deskarboxilazio-erreakzioa

Biokimikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molekula organikoen oxidazioan deskarboxilazioa funtsezko erreakzio metabolikoa da. Deskarboxilasa klaseko entzimek katalizatzen dute. Adibidez pirubatoaren deskarboxilazioa erreakzio giltzarrian da arnasketa aerobikoan non pirubato molekula batek karboxilo taldea galtzen duen karbono(IV) oxido gisa, azetil-CoA emanez, Azken hau Krebsen zikloan sartzen da; zikloan deskarboxilazio gehiago pasatzen dira.

Aminoazidoek ere deskarboxilazioa pairatzen dute amina bihurtuz, adibidez histidina histamina bihurtzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]