Deustiako ubidea

Koordenatuak: 41°51′23″N 1°12′34″W / 41.85631°N 1.20936°W / 41.85631; -1.20936
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deustiako ubidea
Canal de Tauste
Motaubide
Geografia
Map
Koordenatuak41°51′23″N 1°12′34″W / 41.85631°N 1.20936°W / 41.85631; -1.20936
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia

Deustiako ubidea Fontellas eta Deustia lotzen dituen XV. mendean eraikitako ubidea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean antzinatik Ebroko urak aprobetxatzeko gatazkak izan arren, 1444an Karlos IV.a Nafarroakoak Deustiari urak hartzeko eskubidea eman eta honek erretena eraiki zuen Nafarroan. Hala ere ezin zuen lanak bete.

1499an Cabanillas eta Fustiñana herriek eskubide bera lortu zuten, Joanes III.a Nafarroakoa eta Katalina I.a Nafarroakoak emana hain zuzen ere. 1504an lanak hasi eta Ebroko erretena izenekoa eraiki zuten.

1524an Karlos I.a Espainiakoak Deustiari erretena aprobetxatzeko eskubidea eman eta 1552an aragoiarrek ubidea eraikitzea lortu zuten. 1780rako ubidea ez zen erabilgarria izan eta 1781ean berregiteko lanak hasi ziren.

Egun Fontellasen hasitako ubideak 44 km luzera eta 12,5 m3/s emaria ditu. Guztira 9.000 hektarea ureztatzen ditu, %30a Nafarroan eta %70a Aragoin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.