Edukira joan

Avestera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Avestera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaZoroastrismoaren eliz-hizkuntza
HiztunakGaldua, erabilera liturgikoa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Irandar hizkuntzak
Ekialdeko irandar hizkuntzak
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, ablatiboa, lokatiboa eta instrumentala
AlfabetoaAvestan (en) Itzuli eta Gujarati (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ae
ISO 639-2ave
ISO 639-3ave
Ethnologueave
Glottologaves1237
IETFae
Yasna 28.1, Ahunavaiti Gatha. Sasndarrek garatu zuten idazkera Avesta sakratua idazteko. Bodleiar liburutegia, MS J2 Bodleian Library, MS J2 fol. 175.

Avestera[1] ekialdeko irandar hizkuntza bat da, egun bakarrik zoroastrismoak eliz hizkuntzatzat erabilia. Arakosia/Sīstān, Herat, Merv eta Baktria inguruan sortu zen.[2]

Familia indoeuroparreko hizkuntzarik zaharrenetakoa da. Iritsi zaizkigun testu-materialak bi motatakoak dira: K.a. I. milurtekoaren amaierakoak diren zoroastrismoaren erlijio-testuak dituenak eta antzinako Irango mitologia eta tradizioak biltzen dituen multzo poetikoa. Azken material horretako zerbait testu aurrezoroastrikoa da. Bi testu klase horietako bat ere ez zen idazkera avestiarren erregistratu, avesterahizkuntza desagertu zen arte, eta hori K.o. IV. eta VI. mendeen artean gertatu zen, Sasandar inperioaren garaian.

Irandarren literatur tradizioak erregistratzeko pahlavi alfabetoa erabili zen, eta egokitu eta zabaldu egin zen, antzinako avestiar hizkuntzaren aberastasun fonologikoa jasotzeko. Kodetze horri Avesta izena eman zitzaion. Pahlavi alfabetoak 16 letra zituen, eta horiek gehituta eta aldatuta avestikoko 48 letra bihurtu ziren, nahiz eta grafietako batzuk posizio-aldaerak izan. 14 bokal-zeinu daude, eta gainerakoak kontsonanteak dira. Pahlevi lotura batzuk hartuak izan ziren.

Antzinako zaharra edo Gatetako avestera, zoroastroar erlijioaren sortzailea zen Zaratustraren hizkuntza, bereziki arkaikoa da. Avestera gaztea edo berria azken testuetako hizkuntza da, K.a. VI. mendekoa izan daitekeena. Berritasun ugari ditu aurrekoarekin alderatuz gero.[3]

Avestera gatiarra (gatetako avestera, antzinako avestera ere esaten zaio) avestiar hizkuntzaren aldaerarik arkaikoena da, indoeuropar familiaren indoirania adarreko hizkuntza hila. Zaratustra profetak (Zoroastro) Gathak (kantu sakratuak) osatzeko erabili zuen aldaera izan zen, Avestaren, zoroastrismoaren liburu sakratuaren, nukleo doktrinala eta atalik zaharrena osatzen dutenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-12-23).
  2. Witzel, Michael The home of the Aryans, Harvard University, 10. or.
  3. (Ingelesez) «AVESTAN LANGUAGE iii. The Grammar of Avestan» Encyclopaedia Iranica (kontsulta data: 2026-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.