Diogo do Couto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diogo do Couto
Diogo de Couto - Panorama 1837.jpg
Bizitza
Jaiotza Lisboa, 1542 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Portugal
Heriotza Goa1616ko abenduaren 10a (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak historialaria

Diogo do Couto (Lisboa, 1542 aldean - Goa, 1616ko abenduaren 10a) portugaldar historialaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboan jaio zen, 1542 aldean. Saint Antão ikastetxean Latin eta Erretorika ikasi zituen, eta Filosofia Benficako komentuan. 1559an Indiara joan zen, eta 10 urte igaro zituen bertan. 1569an Luís de Camões, poeta eta lagun mina, Mozanbiken aurkitu zuen, behartasun gorrian eta Portugalera itzultzeko dirurik gabe zegoela. Diogok eta beste lagun batzuek lagundu zioten eta, era horretan, Os Lusíadas, bere lanik garrantzitsuena, argitaratu ahal izan zuen[1]. Diogo 1570eko apirilean iritsi zen Cascaisera, Santa Clara ontzian, baina hiria izurriak harturik zegoenez gero, erregeak baimena eman arte ezin izan ziren porturatu.

Diogo Indiara itzuli zen, Filipe I.a erregeak João de Barrosek hasitako Décadas da Ásia lana (alegia, Asiako esploratze eta konkistaren kronika) jarraitzeko agindu baitzion. 1571ko irailean iritsi zen Goara[1]. Bederatzi liburuki idatzi zituen, baina IV.a, V.a eta VII.a (gehi VIII.aren eta IX.aren laburpenak) besterik ez ziren argitaratu. Historiak egizko gertaerak, murrizketarik gabe, kontatu behar zituela uste zuenez gero, portugaldarrek Indian egindako gehiegikeriak salatu eta gaitzetsi zituen[2]. Goan hil zen, 1616ko abenduaren 10ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Coimbra, Martins, António História de Diogo do Couto e dos Seus Livros Revista da Universidade de Coimbra, Vol. XXXVI, 1991 books.google.es . Noiz kontsultatua: 2015-06-20.
  2. Diogo do Couto Infopédia, Porto Editora, 2003-2015 infopedia.pt . Noiz kontsultatua: 2015-06-20.