Muxar handi
Itxura
(«Diplodus sargus» orritik birbideratua)
Muxar handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Spariformes |
Familia | Sparidae |
Generoa | Diplodus |
Espeziea | Diplodus sargus (Linnaeus, 1758)
|
Banaketa mapa | |
Muxar handia (Diplodus sargus), sargo izenarekin ere ezaguna, Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Euskal kostaldean ohikoa, arrantzatua izan ohi da, jatekoa baita. Arrain zapala da, zilar kolorekoa, batzuetan marra ilunagoekin gurutzatua[2].
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur gutxiko bazterretan ibili ohi da, dauzkan hortz indartsuekin muskuiluak, lapak eta lanpernak jaten.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duen elikaduragatik, gustu fineko okela duen arraina da, eta Hasier Etxeberria gastronomoaren iritziz, bisiguaren oso antzekoa. Handia bada, bisigua bezala presta liteke labean edo sutegian. Txikia bada, olio-berakatzetan ondo frijitua[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bauchot, M.-L. & J.-C. Hureau, 1986. Sparidae. 883-907. orr. A P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen & E. Tortonese Fishes of the north-eastern Atlantic and the Mediterranean. 2. Lib UNESCO, Paris, Frantzia.
- ↑ a b Etxeberria, Hasier. (2006). Sukaliztegi partikularra. Alua Mundua, 56 or. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |